Skip to main content

Gurean Gaur

21. Korrikaren unitate didaktikoa osorik sarean landu daiteke

2019-02-22
Abusu ikastolan egin dute unitatearen aurkezpena. Osorik “online” lantzeko aukera izango da lehen aldiz, baina paperean deskargatzeko moduan ere ipini dute webgunean. Iñaki Zapirain Orereta ikastolako irakaslea izan da sortzailea. Hezkuntza formalaren etapa guztiak hartzen ditu, Haur Hezkuntzatik 18 urtera bitartean. Irakasleei eta ikasleei zuzendutako atala dago. Orain arte erabili diren ariketak beste formatu batean lantzea da berrikuntza. Gainera, ikasleen elkarlana bultzatzen du.
Bilbobusek bi autokar elektriko gehiago izango ditu

2019-02-22
Sei dira dagoeneko Bilbobusen flotak dituen autobus elektrikoak bi hauek gehituta eta horiekin batera, beste bi hibrido daude. Alfonso Gil mugikortasun zinegotziak hiritarren osasuna hartu du neurriaren helburu nagusitzat eta, aditzera eman duenez, hurrengo 10 urteetan 120 ibilgailu berriztatuko ditu Udalak.
Navarplumako ekoizpen saileko langileek 22 egun daramatzate greban

2019-02-22
Navarplumako langileek 22 egun daramatzate greban eta gaurkoan Nafarroako Gobernua, CEN eta Sodenaren egoitzen aurrean manifestatu dira, enpresak jasotzen dituen diru laguntzen aurrean langileen egoerak prekarioa izaten jarraitzen duela salatzeko.
Maite Gurrutxagaren "Txori bat leihoan" erakusketa Donostiako Tabakaleran ikusgai

2019-02-21
Maite Gurrutxaga ilustratzaile amezketarraren “Txori bat leihoan” erakusketa ikusgai dago, apirilaren 22a bitartean, Donostiako Tabakaleran. Katapulta plataformak antolaturiko erakusketa, Kutxa Kulturrren kolaborazioarekin. Euskal Herriko unibertsitatean ikasi eta Bartzelonara Joan ostean, eskarmentu handia pilatu du Gurrutxagak. Horiek hórrela, azken 10 urteetan, liburu, komiki, kartel, poster, aldizkari eta diskoetarako hainbat ilustrazio sortu ditu. 2014an, “Habiak” komikiarekin, Euskadi Saria jaso zuen. “Txori bat leihoan”, denbora guztie honetan egindako ilustrazioen bilduma da. Horien bereizgarritasun nagusia, eskuz egindakoak direla. Izan ere, hori baita, Maite Gurrutxagaren sortzeko modua.
Soldata arrakala "arazo politikotzat" jo du LAB sindikatuak

2019-02-21
AHTa zentzugabekeritzat jo dute, eta tren soziala aldarrikatu dute, eta AHTak "suntsipenaren eta xahubidearen" proiektua dela adierazi dute, besteak beste. Bestalde, azpimarratu dute soldata arrakala ez dela "kopuru bat akarrik, arazo politikoa" baizik. Arazoari irtenbidea emateko, egungo sistema kapitalista iraultzea ezinbestekotzat jo dute LAB sindikatuko kideek.
Udaltzainek Gasteizko Talka gune feminista desalojatu dute

2019-02-21
Gasteizko Udaltzainek okupatutako Talka gune feminista desalojatu dute gaur goizean. Alava-Velasco jauregian kokatuta dago Talka, Gasteizko erdigunean, alde zaharreko zapatari kalean. Pasa den urteko abenduan okupatu zuten jauregia, 15 urtez hutsik egon eta gero, emakumeek egindako eta umeentzako den gune feminista bat sortuz. Poliziarekin batera, sarrailagilea, abokatua eta jauregiko jabea agertu dira, epailearen agindurik gabe, desalojo bat ez zela argudiatuz. Alegia, hutsik zegoela aprobetxatuz sarraila aldatzera zetozela esan diete bertara hurbildu derenei.
 
bannerra

bannerra