Skip to main content

Gurean Gaur

Arteak Ireki, ostalariak eta sortzaileak elkar lotuta Eusko Jaurlaritzaren araudi berriaren aurka

2019-02-22
Eusko Jaurlaritzaren Ikuskizun Publikoetarako araudi berriaren arabera, urte baten buruan, tabernetan gehienez 12 aktuazio egin ahal izango dira. Honen aurrean, Arteak Ireki plataforma sortu dute, ostalari eta sortzaileekin. Aniztasuna ardatz, hainbat izan dira ekimenarekin bat egin duten musikari edo antzezleek. Askok, euren iritziak sare sozialetan azalduz. Jaurlaritzaren erabakiaren kontra azaltzeko asmoz, Gasteizen, elkarretaratzea eta kontzertua egin dituzte Arabako hiriburuko kaleetan. Horrekin batera, delegaritza bat Eusko legebiltzarrean egon da.
Niña Coyote eta Chico Tornadok "Aitzstar" diskoa aurkeztu dute

2019-02-22
Niña Coyote eta Chico Tornadok “Aitzstar” diskoa aurkeztu dute Intxaurrondoko Kultur Etxean. 5 abesti jo dituzte zuzenan prentsaren aurrean diskoaren nondik norakoak erakusteko. 11 abestiz osatutako disko da eta kanta guztiak Koldo eta Ursulak sortu dituzte, Azeri eta Herio abestiko hitzak izan ezik. 2018ko azaroan grabatu zuten Bartzelonako Casamura Estudioetan eta bira martxoaren 2an hasiko dute Kanariar irletan.
La Polla Records punk talde gasteiztarra bueltan da

2019-02-22
Aguraingo taldeko 3 kide batu dira sortu zutenetik 40 urte pasatu ondoren. Usurbilen aritu dira diskoa grabatzen. Evaristo Páramos, Manolo Garcia eta Abel Muruarekin batera egongo da eskenatokietan. Antza denez, Gatillazo taldeko gitarra eta bateriak lagunduta egongo dira gira berri honetan. Paramos buru duen taldea duela 16 urte urte desegin zen, eta, Euskal Herrian ezagunenetakoa izan den musika taldea bueltatuko da. Naiz-en arabera, La Polla Recordsek nazioarteko bira bat egingo du, gutxienez, zortzi herrialdetan barrena. Momentuz ez dute xehetasun gehiago eman.
Memoria Eraikiz ikuskizunak indarkeria matxistaren 28 biktimen ahotsak plazaratuko ditu Bilbon

2019-02-22
Mugarik gabe elkarteak eta Hortzmuga Teatroa antzerki konpainiak bultzatua, proposamen artistiko honek indarkeria matxistak sortzen dituen sentsazioetan jarriko du indarra, biktimen istorio pertsonaletan baino. Ordu erdiko paseak egingo dituzte Bilboko Areatzan jarritako karpan, ostiraletik igandera bitartean, hilak 22, 23 eta 24an, alegia.
Eneko Compains eta Luismi Uharte Venezuelari buruz hizketan

2019-02-22
Eneko Compains eta Luismi Uhartek Venezuelako egoeraren berri eman zuten atzokoan Atarrabian eta Hamaika Telebistarentzako sakonean aztertu dute. Chavismoaren aurrekariak, ekarpenak eta gainbehera dira izpide solasaldian eta etorkizuna ulertzeko gakoak azpimarratu dituzte.
2019ko Donostiako inauterietako programazioa aurkeztu dute

2019-02-22
Aurtengo Donostiako inauteriak otsailaren 28an hasiko dira Momo jainkosaren iritsierarekin eta martxoaren 4rarte iraungo dute. Baina, auzoetako inauteriak martxoaren 16rarte iraungo dute, Bidebietako desfile klasikoa egun horretan egiten delako. Bi data horien bitartean denetarik egongo da Donostiako kaleetan zehar; musika, mozorroak, antzerki ibiltaria, aurrentzako festa eta sardina erretzea. Aurten berrikuntza bat dago, Udaletxeko Udalbatzar Aretoan mozorro-festa bat egingo da igandean arratsaldeko 18:00tatik aurrera. Musika, foto-matoia eta txokolatada egongo da. Bestalde Donostia Festak-en eta Euskara Zerbitzuaren eskutik, larunbat ilunabarrean Bretxan festa Hawaiarra egongo da Festan Blai, Txurru eta Javier Bujeda DJak girotua.
 
bannerra

bannerra