Skip to main content

Gurean Gaur

La Navaleko langileentzako hasi da atzera kontua

2019-02-04
La Naval enpresa jasaten ari den egoerak, ontziolaren itxierak eta plantila osoaren kaleratzeak eraman ditu langileak beste behin egoera honetara. Prentsaurrekoan azaldu dutenez La Navalek Ezkerraldeko enplegu sortzailea izaten jarraitu behar du, aberastasun ekonomiko eta sozialaren sortzailea. Beste behin, instituzioei eskatu die egoerari irtenbidea emateko. Inbertsio pribatuen laguntzarekin enpresa berriz martxan jartzea exigitu dute.
GARA: hiru urteko tunela aurrera jarraitu ahal izateko

2019-02-01
Kazetaren zuzendaritzak jakinarazi duenez, Gizarte Segurantzarekin akordioa adostu dute, 15 urte atzera Baltasar Garzon epaileak GARAren bizkarrean utzitako zorra kitatzeko. Ondorioz, GARAk, sei hilabetero, 500000 eurotako ordainketei aurre egin beharko die, guztira hiru milioi baino gehiago pagatuz. Iñaki Sotok "kolpe gogorra dela" nabarmendu du baina "aurrera egingo dutela" azpimarratu du. Bide horretan, "instituzioen babesa eta herritarren laguntza" eskatu dute, "kazetaritza politiko, kritiko, independiente eta profesionala" egiten jarraitu eta "trantsizio digitala eta negozio eredu aldaketa" egin ondoren, abian jarritako egitasmoak sostengatzeko. Ekinbide horretan, "prekarizazio larria" pairatu duten hedabideak, modu sektorialean ulertu eta "industria kulturalaren zutabe" gisa ulertzeko eskatu du.
Donostian inor ilegala izan ez dadin, manifestaziora deitu dute otsailaren 3an

2019-02-01
Udaraz geroztik Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan migrazioaren fenomenoak zeresan handia eduki du. Gaur egun ere badu baina jetsi egin da. Donostiako kaleetan 250 migratzaile daudela kalkulatzen da eta 11 Txantxaerrekako gaztetxean daude. Igande honetan otsailak 3, manifestazioa egingo dute 'Inor ez da ilegala' lemapean. Hamaika telebistak Txantxafrikako kide den Oier Ibargureni elkarrizketa egin dio eta berak azalpen batzuk eman dizkigu gaiaren eta beraien lanaren inguruan.
Bolada onean datozen bi taldeekin, derbi lehiatua espero da Anoetan

2019-02-01
Realak eta Athletic-ek aldarte berria erakutsi dute Imanol Alguacilek eta Gaizka Garitanok aginte makilak hartu dituztenetik. Sailkapeneran erdialdean kokatuta, garaipen batekin, biek ala biek, beheko postuetako mamuak uxatu eta goruntz begira jarri ahalko lukete. Neguko merkatuari dagokionez, Athletic-ek Kenan Kodro aurkeztu du eta Realak Modibo Sagnan fitxatu du, baina ekaina bitartean Lens-en utzita jokatuko du.
Maribel Tellaetxek Portugaleteko udalaren babesa dauka eutanasia despenalizatzeko

2019-02-01
Alzeimerra dauka Portugaleteko Maribel Tellaetxek. 17 urte daramatza gaixotasunarekin. Bere desioa hasieratik izan da familiakoak ezagutzen ez dituenean “joaten uztea”, eutanasia praktikatzea. Horren alde borrokan daramate familiakoek urte hauetan guztietan. Heriotza duina eskatzen dute gaixotasun neurodegeneratibo edo psikiatrikoa duten guztientzat. 163.000 sinadura lortu dituzte eta atzo Udaletxeko plenora eraman zuten auzia. Portugaleteko udaleko alderdi guztien babesa izan dute, PPren abstentzioarekin.
Forenseek eta fiskaltzak aitortu dute Aingeru Zudaireren zauria pilotakada batek eragin zuela

2019-02-01
Gaur izan da Aingeru Zudaideri begia galdu arazteaz akusatutako poliziaren aurkako epaiketaren bigarren sesioa. Forenseek, atzo egin bezala, agerian utzi dute Zudairek begia poliziaren pilotakada baten ostean galdu zuela. Defentsak eta fiskaltzak poliziaren abosoluzioa eskatu dute baina ministerio publikoak gomazko bola jaurti izan zela aitortu du.
 
bannerra

bannerra