Skip to main content

Gurean Gaur

Hauteskunde europarretako formula errepikatzea nahiko luke EH Bilduk apirilaren 28an

2019-02-26
Europako parlamenturako hauteskundeetan, Orain Errepublikak koalizioarekin bezala, ERC eta BNGA-rekin indarrak metatuz, EH Bilduk formula apirilaren 28an Espainiar Estatuan egitekoak diren bozetara eramatea planteatu zuen asteburuan. Bart gaueko Hiriburuan saioan, gaiaren inguruan aritzeko aukera izan genuen, koalizioko kide Izaskun Duquerekin. Bere esanetan, egokia litzateke, apirilaren 28ko hitzorduan, formula errepikatzea. Horrekin batera, EH Bilduren bozak erabakigarriak izan daitezkeela azpimarratu zuen baita.
Mobilizatzeko eskubidea eta desobedientzia zibila defendatu ditu Jordi Cuixartek

2019-02-26
Jordi Cuixart, Omnium Culturaleko presidenteak ireki du preso politiko kataluniarren kontrako epaiketaren gaurko saioa. Fiskaltza eta, une batzuetan, epailea beera ere urduri antzera jarri dituen hitzartzean, mobilizatzeko eskubidea eta desobedientzia zibila defendatu ditu Omnium Culturaleko presidenteak. Galdera bat baino gehiago behin eta berriz errepikatu dizkio Cuixarti Jaime Moreno fiskalak. Cuixartek salatu du galderak baino balorazioak zirela fiskala egiten ari zena. Azpimarratu du gainera bera preso politiko bat dela, eta bere lehentasuna ez dela, dagoeneko, espetxetik irtetzea.
Haitiko egoerak hamarnaka hildako eragin ditu

2019-02-26
Haitik egoera zinez lazgarria bizitzen ari da azken asteetan. Jovenel Moise presidentearen ustelkeria eta kudeaketa kaxkarra salatzeko otsailaren hasieratik protestak egon dira. Gutxienez 26 hildako eta 77 zauritu egon dira, Giza Eskubideen Komisio Interamerrikararen (CIDH) datuen arabera. Protestak asteetan luzatu egin dira, baita ondorioak ere. Barrikadak eta moztutako kaleak han eta hemen aurkitzen dira, eta larrialdi egoerak ezinegona sorrarazi du Port au Prince hiriburuan eta beste herrietan ere. Haitiko herriarentzat kolpe berri bat da oraingo egoera, eta oinarrizko baliabideen urritasuna eta ur edangarriaren falta ekarri du.
Martxoaren 8ko grebara begira instituzio eta kolektiboak batu dira

2019-02-26
Martxoaren 8rako mobilizazioak aurkeztu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak eta grebaren antolakuntzan sortutako aliantzak azpimarratu ditu. Amantalak eta eskularruak jarrita, trapuak eskegita eta lema desberdinak batzen zituzten zapiak izan dira protagonista prentsaurrekoan. Gizartea eraldatu eta eredu politiko, ekonomiko eta sozial berria eraikitzera dei egin dute. Bizitzak erdialdean egongo diren sistema bat, presio eta esplotaziorik gabekoa.
MMA arte martzial mistoen txapelketa Bilbora helduko da martxoaren 9an

2019-02-26
Arte martzial mistoak Bilbora helduko dira martxoak 9an ospatuko den World Fight Tourrek antolatutako gaubelan. La Kasillako aretoan izango da eta 4 borroka aurreratu dituzte. Manuel "Ninja" Rodrigez, Alvaro Fresnoren aurka borrokatuko du, eta, euskaldunon ordezkaritzan Aratz "kamikaze" Garmendia beteranoa Stewart Serrano mendean hartzen saiaktuko da.
Atarrabiako ihauteriak hiriguneko landa ihauteriak berreskuratzeko aitzindari

2019-02-26
Ihauteriak Iruñerrian gainbeheran daude azkeneko urteetan. Hainbat adibide dira aipagarri baina badira ere eredugarri diren herri ekimenak. Atarrabian hirugarren urtez herriko landa ihauteriak antolatu ditu Etxebeltza Elkarteak. Herriaren historian oinarritutako ihauteri istorioa antolatu dute, nekazari eta industriaren arteko liskarrean oinarrituta.
 
bannerra

bannerra