Skip to main content

Gurean Gaur

CENESEX-en 30. urtemuga ospatzeko erakusketa sortu du Euskadi-Kuba elkarteak

2019-02-27
Kubako Sexu Heziketarako Zentro Nazionalaren 30. urteurrenean, Euskadi-Kuba elkarteak 'Kuba: Iraultza sexu-anitza' erakusketa sortu du. Otsailaren 19tik martxoaren 7ra Leioako EHUko kanpusean ikusgai egongo da, Santurtzi, Portugalete, Basauri eta Galdakaotik pasa ostean, besteak beste.
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan hitzarmen duina lortzeko borrokan jarraitzen dute

2019-02-27
Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek greba egun gehiago iragarri zituzten joan den astean, hitzarmen duin baten defentsan. Hain zuzen ere, gaur egin dute deitutako greba berri horietatik lehena. Goizean goizetik hasi dira protestekin, Bilboko erdialdea hartu baitute lehen orduan euren borroka ikusgarri egiteko. Menpekotasun egoeran gero eta jende gehiago dagoela adierazi dute eta zerbitzua ezinbestekoa dela. Honez gain, esan dute, enpleguaren behin-behineko tasa handia dela sektorean, lanaldi partzial ugarirekin. 5 urte daramatzate soldatak izoztuta eta lan eskubideen galerarekin eta urtebete baino gehiago greba eta mobilizazioekin. Bihar egingo dute beste greba egun bat ELA, LAB, UGT ETA USO sindikatuek deituta. Beste hiru martxoan: 5, 6 eta 7an.
Kerman Lejarraga, munduko gerrikoagatik borrokatzeko azken hauspoa

2019-02-27
Munduko txapelketako lehenego postuagatik borrokatzeko abagune itzela izan dezake Lejarragak, martxoaren 30eko borrokan Avanesyan mendean hartuz gero. Kerman Lejarraga, Morgako errebolberrak bigarren aldiz europako gerrikoa defendatuko du David Avanesyan errusiarraren kontra. Borroka martxoaren 30ean izango da, Bilbao Arenan, eta aurkezpena, Lejarraga eta Avanesyanen arteko aurrez aurrekoa, San Mamesen zelaian izan da.
Lointek Gernika: Ilusiotik, errealitatera

2019-02-27
Asteburu honetan Gasteizen jokatzekoa den saskibaloiko Kopan, hiru euskal talde egongo dira: Araski, Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa. Ostiralean, final laurdenetako kanporaketan, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek elkarren artean jokatuko dute Gernikatik 250 zale baino gehiago joango dira eta Courtney Williams-ek, bizkaitarren azken fitxaketak, debuta egingo du. Hedabideen aurrean egindako agerraldian, Naiara Diez, Gernika taldeko kapitaina, "itxaropentsu" azaldu da.
La Navaleko langileei edozein momentutan iritsi dakieke kaleratze gutuna

2019-02-27
Egoeraren erantzuletzat jotzen dituztenen egoitzetatik pasatu dira gaurkoan. Gobernu Zibiletik hasi, PSE-EEren egoitzara, Murueta Ontziolen egoitzatik pasatu eta Sabin Etxearen aurrean bukatu dute. Otsailaren 13an, asteazkenarekin hasi zen Sestaoko ontziola erosteko epea eta likidaziorako azken fasea. Madrilen izan ziren 200 lagun inguru, Espainiako Kongresuaren aurrean protestan. Aurreko astean Europako Komisioarekin izan zuten bilera. Langileek adierazi dutenez Bruselan azpimarratu egin zuten beraiek aurretik planteatutakoa. Merkatu kondizioetan eta lehiakortasuna distortsionatu gabe egiten bada inbertsioa, Gobernuaren parte hartze publikoak ez daukala mugarik.
Izaskun Arandia eta Olatz Beobide zinemagintzako zailtasunei aurre egiten

2019-02-26
Izaskun Arandia zinegileak eta Olatz Beobide aktore eta zuzendariekin bildu gara. Zein ote da emakumeen papera ikus-entzunezkoen munduan? Zein zaitasuni egin behar diete aurre emakume izate hutsagatik? Nola egin diete aurre zailtasun horiei guztiei? Kontu horiez guztie zhit zeign dugu Olatz Beobide eta Izaskun Arandiarekin, martxoaren 8aren atarian.
 
bannerra

bannerra