Skip to main content

Gurean Gaur

Araski, zaletuen babesarekin, ezustekoa emateko prest

2019-02-28
Abiatzear da Erreginaren Kopa Gasteizen, saskibaloi Ligako 8 talderik onenak Mendizorrotzan elkartuko dira: Euren artean, Araski, Gernika eta IDK Gipuzkoa. Arabarrek Cadí La Seu talde kataluniarra gainditu beharko dute final laurdenetan. Aurkari gogorra da, Ligan laugarren postuan dago, eta bere lantaldean Irati Etxarri nafarra dago. Gasteiztarrak itxaropentsu daude eta zaletuen babesarekin ezustekoa eman nahi dute.
Bizkaiko Foru Ogasunak Batuz sistema ezarriko du 2021ean iruzurraren aurka borrokatzeko

2019-02-28
Aurreko urteetan ogasunari egindako iruzur kantitatearen ondorioz sortu da programa. Prentsaurrekoan adierazi dutenez 2018an ia 500 milioi euroko iruzurra egon zen Foru Ogasuneko zergetan. 2017arekin alderatuta gora egin du. Adierazi dute, hauetan gehien errepikatzen dena BEZa ez aitortzea dela. Foru Aldundian Zerga iruzurraren aurkako borrokaren oinarrietako bat zergadunei laguntza eskaintzea da eta arlo hau indartu nahi dute Batuzen ezarpenarekin.
Bixintxo Bilbao: "Ez dugu lotsatu behar, berriro egingo nuke"

2019-02-27
Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak urtebeteko zigorra ezarri dio Bixintxo Bilbao trinketistari, iaz Bartzelonan jokatutako Munduko Txapelketako sari banaketan ikurrina ateratzeagatik. Bilbao, Eusko Jaurlaritza, EAEko zein Ipar Euskal Herriko pilota federazioen edo Euskal Herria Kirolaren babesa jaso du. Berarekin elkartu gara eta harro dio "berriro egingo" lukeela.
Iruñeko udalak 30.000 euro banatuko ditu arte sormena sustatzeko

2019-02-27
Iruñeko Udalak sormen artistikoko proiektuen hirugarren lehiaketa deitu du eta 3.000 euroko ordainsaria duten 10 sari banatuko ditu. Gaurtik eta Martxoaren bira bitarte iaz saria jaso zuten zenbait proiektuz osatutako lau emanaldi eskainiko dira Condestable jauregian.
Donostia Defendatuzek Cortazar auzoko obren arriskuak salatzeko dokumentu bat aurkeztu du

2019-02-27
Donostia Defendatuz Koordinakundeak prentsaurrekoa eskaini du, Donostiako metroaren obrak hiriko lurpe hareatsuan zimendatuta dauden Cortazar zabalguneko eraikinentzat dakartzan arrisku larriak salatzeko. Hori horrela, auzi honetan erantzukizuna duten erakundeetan dokumentu bat aurkeztuko dute. 3 puntu azpimarratu dituzte: 1. Erakunde publikoei eskatzen diete obra hauek auzoko eraikinentzat eta pertsonentzat sortu ditazkeen arriskuen larritasunez jabetzea. 2. Ikerketa hidrauliko eta geotermiko bat egitea, auzoko lurpeko hondar-geruzaren egonkortasunean obrek izan ditzakeen ondorioak argitzeko eta 3. Hirigunean jada hasi diren eraikuntza-lanak geldiaraztea. Hau gelditu ezean jendaurrean beraien sinadurekin ziurta dezatela ezbeharren bat gertatuko balitz kalte-galerak beren gain hartuko dituztela.
Osakidetzako LEPetarako eredu berria aztertuko duen batzordea antolatu du Gasteizko parlamentuak

2019-02-27
Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoen eredu berria aztertuko duen ponentzia sortu dute Gasteizen, langilego politika eta hautatze prozesuak ikuskatzeko. Azkeneko azterketen ondotik salatutako irregulartasunek eredu berria proposatzea agerian utzi dute eta atzo izendatu zituzten ikerketa bideratuko duten parlamentariak.
 
bannerra

bannerra