Skip to main content

Gurean Gaur

86 zituela, Xabier Arzalluz EAJko presidente ohia hil da

2019-02-28
Azken hamarkadetako euskal politikagintza ulertzeko ezinbesteko figura eta lider karismatikoa. Bere heriotzak, hainbat erreakzio eragin ditu, bere alderdikideetatik hasita, jendarteko hainbat sektoreetara hedatuz.
Etxeko langile migratzaileek ere bat egin dute martxoaren 8ko greba feministarekin

2019-02-28
Esplotazioa eta diskriminazioa salatu dute etxeko langile migratzaileek. SOS Arrazakeria elkartetik etxeko langileen talde bat sortu da. Prentsaurreko bat eskaini dute azalduaz martxoaren 8ko greba feministarekin bat egiten dutela eta egun horretan greban parte hartu ezingo duten etxeko langile emakume ikusezinak ordezkatuko dituzte. Azaldu dute etxeko lanen eta mendekotasuna duten pertsonen sektorean lan egiten duten gehienak emakume migratzaileak direla, eta “babesgabetasun” handia dutela. Bestalde, “bidezko kontraturik” gabe egiten dute lan: astean 40 orduz baino gehiagoz, ez dute eskubiderik dagozkien jaiegunak hartzeko, ez eta langabezia sariak kobratzeko ere. Gaineratu dute, erakunde publikoek ez dituztela babesten.
Puidgemont eta Rajoyren arteko bitartekaritza lanak egin zituela onartu du Urkulluk

2019-02-28
Iñigo urkullu, EAEko lehendakariak deklaratu du gaur lekuko gisa Preso Politiko kataluniarren aurkako epaiketan, madrilgo Auzitegi nazionalean. Atzo mariano rajoy, gobernu espainiarreko rpesidente ohiak esandakoa gezurtatu,e ta bitartekaritza lanetan jardun zuela oanrtu du Urkulluk.
Autopista Elektrikorik ez plataformak “iruzurra, inposaketa eta babes-eza” salatu ditu

2019-02-28
Autopista Elektrikorik ez plataformak “iruzurra, inposaketa eta babes-eza” salatu ditu estatuak bideratu duen goi tentsioko hirugarren proiektuaren aurrean. Hainbat hautetsik dei egin dute erantzun tinko eta bateratua emateko.
Perthesen gaixotasuna haurren hazkuntzan agertzen den gaitz arraroa da

2019-02-28
Perthesen gaixotasuna, gaitz arraroa da. Haurren hazkuntza prozesuan agertzen da, femurraren buruan. Gaixoen gehiena mutilak dira. Tratamendua zein ebakuntza behar izatekotan, normalean ondorioak ez dira larriak eta epe luzera bizitza normala eramaten dute gaixoek.
Txillardegiren Klika proiektatu dute Iruñeko Planetarioan

2019-02-28
Iruñeko Planetarioan Txillardegiren Klika dokumentala proiektatu dute goiz eta arratsaldez bi emanalditan. Goizeko saioan Kote Camacho zuzendariak dokumentala aurkeztu du.
 
bannerra

bannerra