Skip to main content

Gurean Gaur

Orain Baiko kideek taldearen izen aldaketari jarritako salaketarekin lotu dute Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezen kanporaketa

2018-12-21
Podemos-Ahal Dugu Orain Bai taldeko Ainhoa Aznarez, Mikel Buil eta Tere Saezen kanporatzea taldearen izen aldaketari jarritako salaketagatik izan dela adierazi dute prentsa aurrean Carlos Couso, Laura Perez, Ruben Velasco eta Fanny Carrillok. Era berean, Aznarezi bere karguaz baliatu izana leporatu diote helburu pertsonalak lortzeko. Laukoak sostengatzen duen gobernuaren funtzionamenduan erabakiak eraginik ez duela izanen adierazi dute; hala ere, Aznarez, Buil eta Saez talde mistora igarotzeak kolokan jartzen du parlamentuko mahaiaren gehiengoa.
Euskal mitologiaren erakusleiho artistikoa izango den baso biziduna

2018-12-21
Bilbao 700 Fundazioak euskal mitologiaren baso biziduna errotu du Zabalguneko eraikinean. Bertaratzen direnek, gure mitologiako pertsonaiekin elkartu ahal izango dute, esperientzia sentsorial baten bitartez. Queralt Saul-en zuzendaritza artistikoa eta Juan Kruz Igerabideren testuak bidelagun, "Izen, izan" baso artistikoan murgiltzeko aukera egongo da.
San Tomas eguna ospatu da Bilbon, Bilbobus eta Bizkaibusen greba tarteko

2018-12-21
Bilbobus eta Bizkaibuseko langileen protesten artean igaro da Bilboko San Tomas eguna. ELA sindikatuak %100ean kokatu du grebaren parte hartzea eta jendeari eragindako kalteengatik barkamena eskatu du, kalitatezko zerbitzu baten aldeko borroka daudela gogoratzearekin batera. Greba egonagatik Bilboko Areatzan jende ugari bildu da goizeko lehen orduetatik ohiko produktuak dastatu eta jai giroaz gozatzera.
Metrorik ez egiteko eta herritarren kexak entzuteko eskatu dio Satorralaiak Donostiako Udalari

2018-12-21

Donostiako Topoaren igarobidearen aurka, protesta zaratatsua egin dute, ostegun arratsean, hamarnaka lagunek. Satorralaia bizilagunen mugimenduak deituta, hiriaren erdialdeko kaleetan barrena ibili dira, ‘Herritarrei entzun: metroari ez!” lelodun pankartarekin, eta Eneko Goia Donostiako alkatearen, Ernesto Gasco zinegotziaren, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaren eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonmia Garapenerako sailburuaren karetak jantzita.

Hain justu, Donostiako Udaleko udalbatzarekin bat egin du protesta zaratatsuak, eta alkateari herritarrei ez entzutea leporatu diote. Hori salatzeko, Goia belarrietan tapoi handiak jarrita irudikatzen duen karikatura handi bat baliatu dute. Donostiako Udalak metroaren obrak eragindako arazoen eta kalteen inguruan hainbat bizilagunen salaketei kasurik egin ez dielako.

Herritarren salaketen ondorioz, Eusko Jaurlaritzak agindu du Zarautz etorbideko eraikuntza lanak gauetan eteteko. Lan horiek eragiten zuten zaratagatik, hilabete bat baino gehigoz salaketak jarri dituzte Antiguako hainbat bizilagunek eta joan den asteartean etorri zen Jaurlaritzaren erabakia.

Easo kalean dago Topogunea, herritarrentzako arreta eta informazio bulegoa. Bizilagunek kexa ugari aurkeztu dituzte han, baina Satorralaiak bulegoaren «axolagabekeria» salatu du, herritarren kexei erantzunik ez dielako eman.

Bizilagunen mugimenduaren iritziz, metroaren obra erraldoia ez da beharrezkoa, eta, gainera, Dbus eta Lurraldebus kaltetuko ditu autoen trafikoa gutxitu gabe. Horrez gain, salatu dute herritarren parte hartzerik gabe inposatu eta baliabide publikoak xahutzen dituen proiektua dela, Donostian mugikortasuna hobetzeko aukera egokiagoak eta merkeagoak egonda.

“Helburuak lortuta”, gose greba utzi egin dute Turullek, Fornek, Rullek eta Sanchezek

2018-12-20
Espainiako Estatua "justizia politikoki instrumentalizatzen" ari dela salatu dute Eusko Legebiltzarrean, EH Bilduk aurkeztu eta ondoren EAJrekin adostutako testu batean.
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-12-20
Arlo politikoan, Nafarroako Ahal Dugu-Orain Bai talde parlamentarioan izandako kanporatzeak, Euskal Herriko hamar sindikatuk euskal presoen auzia konpontzeko egindako eskaera eta Kataluniako preso politikoen gose grebaren amaiera aipatu ditugu. Gizarte gaietan, Olarizuko gurutze frankistaren aurkako erasoaz eta 'Iruñea harrera hiria' dinamikaz aritu gara. Azkenik, kultura albisteetan, Iruñeko Olentzerozaleen elkartearen egunotarako egitarauaren berri eman dugu.
 
bannerra