Skip to main content

Gurean Gaur

Emakumeek danborradan lehenengoz parte hartu zutenetik 40 urte bete dira gaur

2020-01-20
Kresala elkarteko kideak izan ziren aitzindariak. 1980. urtean danborradan parte hartzea erabaki zuten. "Edozein lekutan txaloak entzuten genituen" azaldu zuten.
Aritz Saidi: “Soleimani oso pertsonaia mediatikoa izan da, deabru edo heroi gisa hartua”

2020-01-20
Iraneko egoera aitzaki, Aritz Saidi nazioarteko gaietan adituarekin aztertu dugu Ekialde Hurbileko egoera. Iranek Soleimaniren hilketari egindako erasoari buruz, nabarmendu du Iranen erantzuna "oso mugatua" izan zela, eta "gaitasunak erakusteko" helburua zuela. Era berean, nabarmendu du ardatz atlantistaren nagusitasuna ez dela mantentzen: "Beste agente batzuk sartu dira jokoan”.
5.000 haur inguruk hartu dituzte kaleak haur danborradan

2020-01-20
San Sebastian egunean 5.000 neska-mutil inguruk hartu dute parte haur danborradan. Historian, lehen aldiz, Easo Ederraren eta Ohorezko Damen pertsonaiarik ez da izan desfilean. Aitor ikastolako Malena Cornago eta Bittor Gaztelu hiritarrak arduratu dira diskurtsoa irakurtzeaz, udaletxeko balkoitik. Egiako ikastetxeak mugarri bat ezarri du 2020ko San Sebastian egunean.
Hasi da 'Osasuna auzia' Nafarroako auzitegian

2020-01-20
Auzia Bizkai gerenteak Ligaren egoitzan egindako deklarazio baten ostean piztu zen. Bizkai 24 urtez taldeko kudeatzaile izan zen, eta haren kontra, Artxankok berak, salaketa jarri du sinadura faltsutzeagatik. Kausa hau bera ere, auzian bertan aztertua izango da
Parlamentuak eta herriek behin behineko premiazko neurriak eskatuko dituzte N-121 errepiderako

2020-01-20
Urtarrilaren 4ean N121 errepidean izandako istripuan hil zen Mikel Manzanoren gurasoak eta errepideak zeharkatzen dituen herrietako alkateak Parlamentuko presidentearekin batzartu dira. Gaurko bileran, premiaz behin-behineko neurriak ezartzeko beharra adostu dute bi parteek eta horiek lehen ahalik eta harinen martxan jartzea eskatuko diete tokian tokiko erakunde eta foru administrazioari.
Parlamentuak eta NUPek Nafarroako oroimen historikoaren dokumentu-funtsaren hitzarmena berritu dute

2020-01-20
Gaur sinatutako akordioak 2020ko lana bermatzen du eta aurreko astean parlamentuak argi utzi zuen behintzat ikerketa prozesua 2023a arte luzatzeko beharra. Unibertsitatetik ikerketa arloak gizartean egiten duen ekarpena azpimarratu du Ramon Gonzalo errektoreak.
 
bannerra

bannerra