Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Gurean gaur albistegia: irailak 14

2017-09-14

Manu Aierdi Nafarroako Garapen ekonomikorako lehendakariordeak gogorki salatu du Espainiako Sustapen ministerioak AHTari buruz hartutako erabakia.

Katalunian, alkateek erreferenduma bideratuko dutela adierazi dute, Madrileko oztopoei aurre eginez. Izan ere, Espainiako Fiskaltzak deklaratzera deitu ditu erreferendumaren aldeko 712 alkate.

Eta kiroletan, aurreko igandean Kontxako Bandera irabazi zuten Pasai Donibaneko Batelerei omenaldia egin diete Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeko neskek.

Hauek eta askoz gehiago gaurko Gurean Gaur albistegian. 

 

Gurean Gaur albistegia: irailak 13

2017-09-13

Aralarren ibilbidea abenduaren 2an bukatzea proposatu du alderdiko zuzendaritzak. Afiliatuek egun horretan egingo duten VII. kongresuan erabakiko dute alderdia desegin ala ez. 

Donostian, sexu eraso berri bat izan da asteburuan. Larunbat goizaldean eraso egin ziotela salatu du emakume batek, eta zabalik da erasotzailea identifikatzeko ikerketa. 

Kirolei dagokienez, ostegun honetan abiatuko da Europa League-a. Errealak eta athletic-ek beste 46 talde europarren artean jokatuko dute maiatzerarte luzatuko den txapelketa kontinentalean. 

Hauek eta askoz gehiago irailaren 13ko Gurean Gaur albistegian.

Gurean Gaur: Diadak biharamun politiko handia eragin du

2017-09-12

Milioi bat lagun bildu ziren atzo Bartzelonako kaleetan Kataluniaren independentziaren alde urriaren 1eko herri galdeketaren bezperetan. Mobilizazioaren indarrak ondorio eta erreakzio politiko ugari eragin ditu. Hortaz gain, 4000 lagun bildu dira Baionan Macronen lan erreformen aurka eta aurtengo Bertso Txapelketa Nagusia aurkeztu dute. Hauek eta beste hainbat, Gurean Gaur albistegiaren gaueko edizioan.

Gurean Gaur albistegia: irailak 12

2017-09-12

Atzoko #Diada arrakastatsuaren ajearen erdian, eta gaur Parlamentuko mahaia eta eledunen bilera zegoela baliatuz, Kataluniako Justizia Auzitegi Gorenak jakinarazi du erreferendum legea eta deialdi dekretua indargabetuta gelditzen direla. Oztopoak oztopo, Kataluniako Gobernuak bere horretan mantentzen du erreferenduma gauzatzeko konpromisoa.

Frantziako Estatuan dagokionez, Frantziako Gobernuaren lan erreformen kontra mobilizatu dira gaur. Ipar Euskal Herrian Fronte Soziala osatu dute, eta "Gure askatasunentzat gure eskubide sozialentzat" lelopean manifestazioa egin dute Baionan.

Iruñean, Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako trenbide korridorearen alternatiba aurkeztu zuen atzo. Tren publiko eta soziala izateko helburuarekin sortu duten proiektua dela adierazi dute; izan ere, Nafarroako Gobernuak proposatutakoa iraingarritzat jotzen du AHT Gelditu plataformak.

Hauek eta askoz gehiago gaurko Gurean Gaur albistegian #11gaur

 

Gurean Gaur albistegia: irailak 11 (gauekoa)

2017-09-12

Urriaren 1ean independentziaren inguruan Katalunian egitekoa den kontsultaren aurretik, aurtengo Diadak berebiziko garrantzia izan du testuinguru politiko eta sozialean. Hamaika Telebistak jarraipen berezia egin du Bartzelonatik. Hementxe gaueko Gurean Gaur albistegia: irudirik onenak, adierazpenak, analisia eta elkarrizketak.

Kataluniako Diadaren ekitaldi nagusia

2017-09-11

Ehunka milaka herritarrek hartu dute parte Kataluniako Diada dela eta Bartzelonan deitutako mobilizazioan. Urriaren 1ean egitekoa den independentziaren inguruko herri galdeketa hauspotzeko ekimena izan da. ANC-ko presidente den Jordi Sanchezek "irrien iraultza" bezala definitu du Katalunian gertatzen ari dena. Ekitaldi osoa bertan ikusgai.

 
bannerra

bannerra