Skip to main content

Gurean Gaur

Bixente Perurena omendu dute, GALek hil eta 35 urtera

2019-06-07
GALek erahildako Bixente Perurena oroitzeko ekitaldia burutu dute Perurena tabernan, Errenteria eta Astigarraga artean, GALek hil eta 35 urtera. Errenteriatik Hendaiara egin behar izan zuen Perurenaren familiak ihes eta bertara heldu eta hiru hilabetera etxe aurrean tiroz hil zuten Bixente, Angel Gurmindorekin batera. Hitza hartu dute Errenteria eta Hendaiako alkateek, biktimaren alaba batez gain. Ekitaldiak segida ematen dio Errenteriako udalak indarkeria mota ezberdinen biktimak aitortzeko eta elkarbizitzaren alde azken urteetan abiatu duen lanari.
ELAk 18 enpresa salatu ditu Anoetako obretako irregulartasunekin lotuta

2019-06-07
Igor San Jose eraikuntza alorreko arduradunak azaldu duenez, 200 langile baino gehiagok dokumentazio faltsuarekin aritu behar izan dute lanean. Gaineratu duenez, erakundeek badakite gainera zein den egoera, dagoeneko 250.000 eurorainoko isunak ezarri baitizkiete. Ez da hori enpresek duten zor bakarra, langileei 4,5 milioi euro zor baitizkiete, ordaindu gabeko soldatak eta kotizazioak aintzat hartuta.
Hasier Arraizek politika eta literatura uztartu ditu "Maitasun keinu bat besterik ez" liburuan

2019-06-06
Literatura eta politika uztartu ditu Hasier Arraiz, Sortuko idazkari nagusi izandakoak, kaleratu berri duen "Maitasun keinu bat besteri ez" liburuan. Aukezpenean azladu duenez, beretzat dena da politika, eta dena da kultura, eta bi mundu horietan barrena murgildu da lan honetan. Horretarako bere belaunaldiko idazleen lanak aztertu ditu, bizitzea tokatu zaien garaiari erreparatuz, egungo egoera politikoan aurrerapausoak eman nahian.
Irribarria eta Urrutikoetxea, pozik, Buruz Buruko finalean erabiliko dituzten pilotekin

2019-06-06
Biak ala biak euren mailarik onenera gerturatzen ari dira berriz eta Miribillako zitan euren bigarren txapel nagusia jantzi nahiko dute. Gogoratu, Urrutikoetxeak 2015eko txapelketa nagusia irabazi zuela eta Irribarriak 2016koa, elkarren artean jokatutako finalean gainera.
Mikoleta Sariek euskarazko ipuinen sorkuntza saritu dute beste behin

2019-06-06
Rafael Mikoleta, XXVII. mendean jaiotako lehen euskal gramatikaria izan zen. Honen harira, Bilboko Udalak 1998az geroztik Mikoleta Sariak antolatzen ditu, Bilbo eta inguruko gaztetxoen euskarazko sorkuntza saritzeko. Aurten 29 ikastetxe ezberdinetako 753 ipuin jaso dira, lau kategoriatan banatu direnak, guztira 14 sari banatuz. Ekitaldiaren xedea gazteengan euskara eta literatura sustatzea da, baita Bilboko bizikidetzarako baloreak ere. Koldo Narbaiza Euskara zinegotziaren eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkatearen hitzen ondoren, Tor magoak umorez dinamizatu zuen ekitaldia. Karaokeak, elastikoak edota bizikletak bezalako sariak banatu ostean, irabazleek familia argazkia egin zuten, txalo zaparrada erraldoiaren artean. Irakasleen lana eta inplikazioa ere, saritu egin zen.
Lointek enpresak beste hiru urtez babestuko du Gernika saskibaloi taldea

2019-06-06
Hala azaldu dute bi erakundeek Bilboko Ibaigane jauregian egindako ekitaldian. Datorren denboraldian, kirol diziplina guztiak aintzat hartuta, Europan lehiatuko den talde bizkaitar bakarra izango da eta Lointek-en babesak proiektuari “jasangarritasuna” eskainiko dio. Horrekin batera, kirol alorrean, Blake Dietrick WNBA-n ari den jokalariaren itzulera iragarri dute. Naiara Diez kapitainaren hitzetan, euren historiako denboraldirik oneneraren ostean, gernikarrek “gehiago” nahi dute.
 
bannerra

bannerra