Skip to main content

Gurean Gaur

Irribarriaren bigarren txapel nagusia Urrutikoetxea gainditu ostean

2019-06-10
Aramakoak 22 eta 20 irabazi zuen zaratamokoaren aurka. Lehia ikusgarri eta gogoangarri baten, bizkaitarrak 15 eta 10 aurreratzea lortu zuen, baina Irribarriak tinko eutsi zion eta markagailua iraultzeko gai izan zen.
Bihar hasiko da Sara Majarenas eta Izarren erasotzailearen auziaren kalifiazio fasea

2019-06-10
Sara Majarenas eta bere alaba Izarrek bizi duten salbuespenezko egoeraren berri eman dute Kontxi Ibarreta Majaresanen amak eta Amaia Zurutuzak Majarenasen lagunak, Donostiako Emakumeen Etxean egindako prentsaurrekoan. Pasa den otsailaren 15ean Picassenteko epaileak erabaki zuen Sara Majarenasen eta haren alabaren erasotzailea aske uztea, epaiketako prozesua “luzatzen” ari zelako eta behin behineko espetxealdia “salbuespenezko neurria” delako. Kontxik azaldu duenez, erasotzaileak pultsera telematikoa dauka jarria eta Majarenasek ere une oro konektatuta egon behar du gailu telematiko baten bidez. Horren ondorioz, salatu dute Majarenas kontrolatuta dagoela une oro, eta ezin duela Frantziako Estatura pasa. Era berean, zortzi ordutik behin bateria jarri behar dio gailuari, eta honek ez dio uzten momentuko planak egiten, pentsaurrekoan azaldu dutenez. Ibarretak salatu du ez dela zigor proportzionatua eta horrek amari suposatzen dion estresa handia dela. Bestalde, jakinarazi dute erasotzailearen pultsera telematikoa hiru aldiz deskonektatu dela otsailetik hona. Kontxik sistema judizialak orain arte izan duen jarrera salatu du. Zentzu horretan, ulertezintzat jo du baldintzak urratu arren erasotzailea lehenago zigortu ez izana.
Azarora arte luza dezake Eusko Legebiltzarrak estatus berria artikulatzeko epea

2019-06-10
Azarora arte luza dezake Eusko Legebiltzarrak estatus berria artikulatzeko epea, horretan dabiltzan adituek hala eskatuta. Hasiera batean, ekainean zen amaitzekoa autogobernu ponentzian adostutako oinarriak estatutu proiektu artikulatu bihurtzeko epea. Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek izendatutako aditu talde bat ari da lan horretan, EAJ eta EH Bilduk ponentzia horertan lortutako akordioa oinarri hartuta.
Pentsiodunek azaroko "mobilizazio erraldoira" batzeko deia egin diete gizarteko hainbat sektoreri

2019-06-10
Protestak handiagotu nahi dituzte eta horretarako langile, ikasle eta gizarteko beste hainbat kolektiborekin elkartu nahi dira. 17 hilabete daramatzate jada Euskal Herriko herri eta hirietan instituzioek egin dizkieten promesak aldarrikatzen. Aurreko astean elkartu ziren EAE eta Nafarroako pentsiodunen ordezkariak. Han ateratako ondorio bat azaldu dute gaur. Aberastasunaren %13a pentsioetara bideratuz gero, eskatzen duten gutxiengoa beteko litzatekeela, hain zuzen ere. Eskaera hauek Madrilera eramatea aurreikusten dute datorren udazkenean. Salatu dute 225.000 pertsona daudela EAEn eta Nafarroan 825 eurotik beherako pentsioarekin. Eskatzen dituzten 1.080 euroetatik urrun dago oraindik. Hala, mobilizatzen jarraitzeko deia egin dute.
Iruñeko Udaltzaingoak epailearen esku utzi du ostiral gaueko gertakaria

2019-06-10
Iruñeko Udaltzaingoa ostiral gauean taberna baten itxieran jazotako gertakariak ikertuko ditu. Antza denez, hainbat pertsonak jabea jipoitu zuten tabernan sartuta. Iruñeko Udalak jakinarazi duenez argitze-agiria epaitegian aurkeztu du. EH Bilduk bere aldetik elkartasuna eta babesa adierazi dio tabernako jabeari.
Osasunak ligako txapeldunaren kopa jaso du

2019-06-08
Osasunak ligako txapeldunaren kopa jaso zuen larunbatean. Gorritxoek play-off-a jokoan zuen Oviedo menderatu zuten, jarraikako 17. garaipena lortzeko . Denboraldia amaituta, Osasunak Sadarren ez du ligako partidurik galdu. Uztailaren 10ean itzuliko da taldea entrenatzera.
 
bannerra

bannerra