Skip to main content

Gurean Gaur

SF78 plataformak Argentinan aurkeztu du Martin Villaren aurkako salaketa

2019-06-12
SF78 Gogoan plataformak, Argentinan aurkeztu du Rodolfo Martin Villaren aurkako salaketa. Gaurko agerraldian Buenos Airesen egindako gestioak azaldu dituzte. Salaketa kereila argentinarraren bitartez aurkeztuko dute, German Rodriguezen heriotzaren erantzuleak justizia unibertsalaren printzipioaren arabera epaituak izan daitezen.
Jose Maria Usandizagaren 'Mendi-Mendiyan' obra antzezlan bihurtu dute

2019-06-12
Bilboko Arriaga antzokiko zuzendari artistikoak José María Usandizagaren obra bat antzezlan bihurtzea erabaki du. Euskal egilearen 20.mende hasierako lirikoa, hain zuzen ere. Ausrine Stundyte soprano lituaniarra euskaraz arituko da. Mendi-Mendiyan Usandizagaren lehen lan lirikoa izan zen. Bilboko Koral Elkarteak 1909an enkargatu eta hurrengo urtean Campos Eliseos Antzokian estreinatu zen opera. Kontzertu erara moldatu zen ondoren eta baita balet emanaldi formatura ere. Orain, Arriagako 2018-2019 denboraldiari amaiera emateko, Calixto Bieitok antzerki izaera emango dio. Abeslari arituko da 1909an enkargua egin zuen Alfredo Etxaberen birbiloba. Operaren eszenaratzeaz baliatuz, ekainaren 20an eta 22an, emanaldia baino lehenago Mendi-Mendiyan lanari eta Usandizaga egileari buruzko hitzaldia eskainiko da. Emanaldia bera, kalean ere emango da zuzenean larunbatean:
“Lankidetzarako gobernua” osatzea negoziatuko dute PSOEk eta Unidas Podemos-ek

2019-06-11
Hala ebatzi dute Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek izandako bilkuran. Ondorioz, izenetatik harago, exekutibo “ireki, anitza eta integratzailea” eratu nahi dute sozialistek eta baliteke Unidas Podemoseko kideren bat ere bertan egotea.
Ibon Aranberriren "Itzal marra" lana aurkeztu dute Museo Bikoitza proiektuaren baitan

2019-06-11
2014an, Asier Mendizabalek Soft Focus lana jarri zuen abian San Telmo museoan. Lan horri jarraikortasuna emateko, San Telmo museoak Museo Bikoitza proiektua jarri zuen martxan 2018an. Museoan egiten den aldizkako esku-hartzeen programaren barnean dago Museo Bikoitza proiektua, eta urtero artista gonbidatu batek gauzatuko du. Aurten, Ibon Aranberri izan da Asierrek hautatu duen gonbidatua. Gonbidatuak museoarekin lotutako lan bat aurkeztu beharko du, eta helburua da bildumaren eta kontakizun museografikoaren hainbat berrirakurketa bultzatzea. Ibon Aranberrik bi espazio sortu ditu ‘Itzal marra’ lanean. Alde batetik, aurkitutako gainazaletako idazkunen gainean sortutako kalkoen bilduma oso bat aurkeztu du eta, bestetik, eskuz egindako biltegiratze sistema bat berreraiki du.
SOS Alde Zaharra plataformak turistifikazioaren aurkako manifestazioa deitu du

2019-06-11
Ekainaren 20an “Auzoan bizi nahi dugu” lelopean antolatu duten kalejiran parte hartzeko deia luzatu dute. Adierazi dute horrela jarraituz gero, turistei bideratutako parke tematiko bihurtuko dela auzoa, baina, biztanlerik gabekoa. Nabarmendu dute, turismoari begirako aldaketak egiterakoan ez direla kontuan izan hauek auzokideengan izan ditzaketen eraginak. Aldaketen artean daude, frankiziak jartzea auzoko denda txikiak zeuden tokietan edo alokairuen prezio igoera azkarra. Instituzioek erabaki hauetan daukaten erantzukizuna salatu dute.
Euskotreneko langile batek pairatutako erasoa salatu dute

2019-06-11
Erasoa jasan zuen langilea antsietate atake baten ondorioz bi egun egon da bajan eta momentu honetan lanean da berriro. Azaldu dute jendaurrean jarduten duten Euskotreneko langileek, hala nola, kontu-hartzaileek, garbiketako langileek edo bulegoetako langileek, erabiltzaileei laguntza emateko eta garraio publikoaren erabilera zuzena bermatzeko egiten dutela lan. Horregatik, salatu dituzte gaur pairatzen dituzten isekak, mehatxuak edota erasoak. Jarrera oldarkorra gutxiengo batek izaten duela nabarmenduagatik ere, bere kezka agertu nahi izan du Euskotreneko batzorde iraunkorrak. Bestalde, enpresari eskatu diote langileek protokolo hau indartzeko eta erasoak ekiditeko neurri gehiago hartzeko.
 
bannerra

bannerra