Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Foro Sozialak, ETAren desmobilizazioa eta presondegietan zein erbestean dauden pertsonen bergizarteratzea mugarritzat jo ditu

2018-02-05

Paris eta Bilboko mobilizazioen arrakastaren ondoren, Foro Sozialak 2018an izango dituen erronka nagusiak aurkeztu ditu: ETAren desmobilizazioa eta espetxean zein erbestean dauden pertsonen bergizarteratzea.

Gipuzkoako hamar emakume baserritarretik bakarra dabil modu profesionalean; eurek ere, planto

2018-03-02

Emakume baserritarren errealitatea aztertu du EHNE sindikatuko elkarteak, eta ondorio oso adierazgarriak aurkeztu ditu gaur Emakume Baserritarren elkartearekin batera. Datuok eskuan izanik, administrazioari eskatu diote emakume baserritarrek ekonomikoki eta sozialki egiten duten lana errekonozitzeko, eta neurriak hartzeko. Bestalde, bat egin dute martxoaren 8rako deitutako greba feministarekin, eta egun horretan planto egiteko dei egin die sektoreko emakumeei.

Martxoaren 3an, Gasteizen, emakumeak protagonista

2018-03-02

Emakumeek protagonismo berezia izango dute martxoaren 3an, Gasteizko gertakarien 42. urtemugaren harira antolatuko diren omenaldietan eta mobilizazioetan. Sindikatuek kutsu berezia eman nahi diete aurtengo mobilizazioei, eta herri mugimendu eta eragile sozialekin partekatu nahi dute egun horretako protagonismoa. Martxoak 3 elkarteak ere, 42. urtemugarako planteatutako ardatzen artean kokatu du emakumeen borroka.

Iruñeko Udalak energia operadore propioa sortzeko prozesua abian jarri berri du

2018-03-02

Bartzelonak emandako pausuak jarraituta, Iruñeak ere energia kudeatzeko udal operadorea izanen du datorren urtetik aurrera. Proiektuaren helburu energia-autonomiaren bidea sustatzen da, instalazio berriztagarriak bultzatuz, eta pobrezia egoera larrian dauden familiei udalaren energia elektrikoa baliatzeko aukera ematea.

Donostiako Udalak pisu turistikoak erregulatuko dituen udal ordenantza onartu du

2018-03-02

EAJ eta PSEren aldeko botoekin. Aurkakoa eman dute oposizioko alderdiek: EH Bilduk, PPk eta Irabazik. Arau berriak Donostiako eremuetan banatuko ditu alokairu turistikoak. Eneko Goia alkatearen esanetan, pisu turistikoen fenomenoari erantzun egokia emango dio, turismo iraunkor eta kalitatezkoa lortzeko bidean.

Ordenantzak bereizten dituen eremuak “onartezinak” direla kritikatu du Ricardo Burutaran EH Bilduko zinegotziak. Eraikinen lehen funtzioa jendea bertan bizitzea dela esan du eta eraikinetan pisu turistiko asko egoteak elkarbizitza zailtzen duela. Udalbatzan, eragile ezberdinetako hainbat eragile egon dira.

Joxe Anjel Iribarrek 75 urte bete ditu

2018-03-02

Zarauztarra Athletic-en historiako jokalaririk garrantzitsuena da. 1963 eta 1980 bitartean, orotara 610 partida jokatu zituen talde bizkaitarrarekin. Horrekin batera, euskal herri kulturako figurarik adierazgarrienetakoa da, euskalgintzaren eta beste hainbat mugimenduren sustatzaile izanik.

 
bannerra

bannerra