Skip to main content

Gurean Gaur

G7aren bilkuraren kontra mobilizatzera deitu du G7 Ez plataformak

2019-06-17
G7 Ez Plataformak mendebaldeko 7 potentzia nagusiek Miarritzen ospatuko duten bileraren kontra mobilizatzera deitu ditu herritarrak. G7a osatzen duten AEB, Kanada, Erresuma Batua, Frantzia, Alemania, Italia eta Japoniako ordezkariak Lapurdin bilduko dira Abuztuaren 24tik 26ra. Plataformak potentzia horien interesak langile klasearen aurkakoak direla salatu du eta manifestazioak eta “kontra-kunbre” bat antolatu dituzte Bilbon, Miarritzen eta Irunen datozen asteetan.
LABek hitzarmen kolektiboa sortzea proposatu du etxeko langileen sektorean

2019-06-17
Behargin hauek erregimen berezi baten barruan daude eta ez daukate ordezkaritza sindikalik. Hauen lan-baldintzak arautzeko helburuarekin eseri nahi dira mahaian. Negoziazio mahai hau EAEn ordezkaritza handiena duten lau sindikatuek osatua egotea proposatu dute. Patronalari dagokionez eta arrazoi berdinarengatik, esan dute, CONFEBASK dela ezaugarri hauetako hitzarmen bat negoziatzeko zilegitasuna duena. Patronalaren aurrean egongo den negoziazio batzordearen hirugarren ertza etxeko langileen elkarteak izan daitezen proposatu dute.
Hamabi Futbol Kluba aurkeztu dute Bilbon, euskara hutsean biziko den kirol proiektua

2019-06-14
Hamabi Futbol Kluba sortu dute Bilbon, euskara hutsean biziko den kirol proiektua. Bizkaiko Abokatu Euskaldunen Batzordean sortutako ideia gorpuztuz, datorren denboraldirako bi talde inskribatu dituzte, gizonezkoena zein emakumezkoena. Orain, futbolari bila ari dira lantaldeak osatzeko eta bertan parte hartzeko interesa duen orok lekua izan dezakeela adierazi dute.
Lau urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote Mariano Kamiori Balenciaga Auzian

2019-06-14
Lau urte eta erdiko espetxe zigorra ezarri diote Mariano Kamio, Getaiko alkate ohiari, Balentziaga Auzia dela eta. Kudeaketa desleiala eta agiri merkantilak faltsutzeagatik ezarri diote espertxe zigorra. Horrez gain, Balentziaga Fundazioari 43.687 euro ordaindu beharko dizko, eta beste 426.093 euro Berroeta Aldamar elkarteari. Joan den apirilean epaitu zuten EAJko alkate izandakoa. Alkatea izateaz gain, Balentziaga Fundazioko lehedarariorde eta Berroeta Aldamar elkarteko kudeatzailea ere bada Kamio.
36ko golpe faxistaren 12 biktima omentzeko galtzada-harriak jarri dituzte Iruñean

2019-06-14
Nafarroako fusilatuen senideen elkartearen ekimena izan da, eta dagoeneko 120 plaka jarri dituzte. Galtzada-harrietan Frankismoaren biktimen izen abizenak, jaiotze datak, erailak izan ziren tokiak eta datak jarri dituzte, eta biktimen etxeen atarian ezarri dituzte.
Frida Kahlo artistaren ahotsa izan daitekeena topatu du Mexikoko Fonotekak

2019-06-14
Alejandra Fustra Mexikoko Kultur Ministrak adierazi du balitekeela artistaren ahotsa izatea, guztiz konfirmatu ez den arren. Frida Kahlo-k bere senarrari, Diego Rivera muralistari, idatzitako testu bat irakurtzen du audioan. 200 obra baino gehiago sortu zituen, autoerretrautak gehienak, baina bere ahotsa misterio bat izan da, dirudienez, orain arte.
 
bannerra

bannerra