Skip to main content
bannerra

Gurean Gaur

Bakartxo Tejeria: "Ez dugu murrizketarik egingo eta ez ditugu zergak igoko, zorpetuko gara"

2020-07-09
Uztailaren 12an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeei begira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, EAJk Gipuzkoan aurkeztutako zerrendaburu Bakartxo Tejeriarekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia. Koalizioaren bilakaera, zerbitzu publikoak, politika industrial zein ekonomikoa, segurtasuna eta autogobernua hizpide.
Hauteskunde kanpaina amaierara iristen ari da

2020-07-09
EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburuak kezka agertu du Ordiziako berragertzeagatik. Donostian, Iñigo Urkulluk parte-hartze handia eskatu du iganderako. Idoia Mendia sozialisten zerrendaburuak esan du VOXen ideiak Iturgaizek sartuko dituela Legebiltzarrean. Horren aurrean, sozialismo gehiago, behar dela azpimarratu du. PPko presidente Pablo Casado, Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaiarekin izan da, "eskuineko botoa ez zatitzeko" eskatzen. Joserra Becerra Equo Berdeakeko lehendakarigaiak botoa eskatu die herritarrei, "eskuin-muturrekoa ez sartzeko Eusko Legebiltzarrean".
Joseba Barandiaran (Ekonomialaria): "Ikerketa eta Garapenean inbertitzen den gastuari erreparatzen diogu, baina ez horrek dakarren onurari"

2020-07-08
Pandemia garaian argi geratu da zein garrantzitsua den horrelako sektoretan inbertsioak garatzea eta zientziak duen garrantzia azpimarratu du Joseba Barandiaranek
Hauteskundeen atariko eztabaida berezia Hamaika Telebistan

2020-07-08
Uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako egitekoak diren bozen atarian, Hamaika Telebistak debatea antolatu du Bilboko Euskalduna Jauregian. Beñat Zarrabeitia lankidearekin batera, sei alderdi edo koalizio nagusietako ordezkariak elkartu dira: Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ), Nerea Kortajarena (EH Bildu), Iñigo Martinez (Elkarrekin Podemos - IU), Eneko Andueza (PSE-EE), Laura Garrido (PP-Cs) eta Jose Ramon Becerra (Equo Berdeak).
Laura Garrido Knorr: "EAJren kudeatzaile onaren mitoa erori da"

2020-07-08
Uztailaren 12an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeei begira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, PP-Ciudadanos koalizioko zerrendakide Laura Garridorekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia. Koalizioaren bilakaera, zerbitzu publikoak, politika industrial zein ekonomikoa, segurtasuna eta autogobernua hizpide.
Puy Remirez (ELA sindikatua): "Deslokalizazio hutsa da Agoizko plantaren itxiera"

2020-07-08
Orain astebete jakinarazi zuen Siemens Gamesak Agoizko ekoizpen planta isteko asmoa zuela. Ordutik aurrera erreakzioak hamaika izan dira. Nafarroako eskualde honetako fabrika handienetako bat da haize errotena eta horren itxierak 250 langile ingururen kaleratzea ekarriko luke.
 
bannerra

bannerra