Skip to main content

Gurean Gaur

Antton Lopez, Oihana Garmendia, Haimar Altuna eta Oihana San Vicente atxilotu ditu Guardia Zibilak

2020-01-22
Guardia Zibilak Antton Lopez Ruiz ‘Kubati’ eta Oihana Garmendia, Sortuko kideak, eta Haimar Altuna eta Oihana San Vicente Kalera Kalera ekimenekoak atxilotu ditu. Espainiako Auzitegi Nazionalak aginduta egin dira atxiloketak, euskal presoen ongi etorriak antolatzeagatik. Barne Ministerioaren oharraren arabera, terrorismoaren gorespena eta biktimen umiliazioa delituak egotzi dizkiete. Dirudienez, behin deklaratuta aske utziko dituzte lau atxilotuak.
Ratio egokiak eskatzeko elkarretaratzea egin dute adinekoen egoitzetako langileek

2020-01-22
Adinekoen egoitzetan ratio egokiak eskatuz elkarretaratzea egin du gaur LAB sindikatuak Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian. Langileek salatu dute, emakumezkoek egiten dituzten zaintza lanak bigarren mailako lantzat jotzen direla oraindik ere, eta horrek azkenean eragina duela hainbat arlotan.
Ane Ablanedo (Irakaslea): "Heziketak librea izateko liberadorea behar du izan"

2020-01-22
'Zapalduaren pedagogia' izenburuarekin hitzaldia eskaini du Ane Ablanedok. Zer pedagogia darabilgu gure haurrekin? Menderaturiko herri bateko kide diren neurrian, hezkuntzak ematen al die horren berri? Egoerari aurre egiten lagunduko dien tresnarik jasotzen al dute? Askatasuna vs baldintzamendua. Ba al dakigu bi kontzeptuen arteko mugak bereizten? Gai ote gara bien arteko oreka osasuntsu bat topatzeko? Zeintzuk dira gure haurrak libre hazi eta bizitzeko gakoak? Zeintzuk euskal komunitatean sano txertatzeko gutxieneko jakintza eta gaitasunak? Ane Ablanedok erantzun dizkigu erantzunak.
Arte Ederren Museoak artelanen bildumaren kontserbatze lanak burutu ditu

2020-01-22
Ezarritako tratamenduek, materia piktorikoa eta euskarriak egonkortu, azaleko geruzak tratatu, eta muntaketa nabarmen hobetu dute. Gainera, analisi teknikoek oso informazio baliotsua eman dute, esku hartzeko proposamenak zehazteko eta obren eta artisten ezagutzan sakontzeko.
AHTaren aurkako lau ekintzailek "Basque Rail Way 2020" jardunaldiak gelditu dituzte

2020-01-22
Eneko Goia Donostiako alkatea hitz egiten ari zen unean, oholtzara igo dira eta AHTaren aurkako afixak erakutsi dituzte. Eneko Goia hitza hartzekoa zen momentu horretan, Donostia, trenaren aldeko erreferentziazko hiria izatea nahi duela esateko asmoz. Aktibistak bota egin dituzte eta hiriko alkateak nabarmendu du “gutxiengoa” direla. Gaur inauguratu dituzte jardunaldiak eta han dira Jose Luis Abalos Espainiako Garraio ministroa eta Arantxa Tapia Jaurlaritzako Azpiegitura sailburua. Goizean, bileran konpromisoa agertu dute tren lasterraren lanak 2023rako bukatzeko.
Miriam Otxotorena: "Merkatu hau bazen pauso txiki bat Lizarraldean beste elikadura sistema bati buruz hitz egiten hasteko"

2020-01-22
Lizarrako Udalak 'Plazara' tokiko merkatua kentzeko asmoa du, eta Miriam Otxotorena Lizarraldeko ekoizlearekin hitz egin dugu. Nabarmendu du merkatu honek aukera eman diela beste elikadura sistema bati buruz hitz egiteko.
 
bannerra

bannerra