Skip to main content

Gurean Gaur

Endika Alabort (Ekonomialaria): "Ziurrenik murrizketak etorriko dira; ikusteke dago oso bortitzak edo lasaiagoak izango diren"

2020-07-09
Osasun larrialdiaren hasieratik beste krisi mota batez aritu izan dira adituak mundu osoan: Ekonomikoaz. Koronabirusak eragindako itxialdiak ekonomia ia erabat gelditu zuen hainbat lekutan eta pixkanaka irekitzen ari badira ere, ekonomia guztiak uzkurtuko dira hilabeteotan. Aurreikuspenak gogorrak ziren apirilean jada eta hilabeteek aurrera egin ahala, okerrera doaz.
Iruñeko herri haur eskola diruz laguntzeko kanpaina martxan jarri dute gurasoek

2020-07-09
“SOS Euskara Iruñean” lelopean udalak haurren euskarazko heziketa bermatzen ez duen bitartean “edozein motatako baliabide” eskaintzeko prest azaldu dira gurasoak gaurkoan.
Kutsatutako pertsonek ezin izango dute botoa eman igandean

2020-07-09
Jarraipen batzordeak bilera egin du Zumarragako ospitalean. Bileraren atarian, Adur Ezenarro Ordiziako alkateak bat-bateko neurri batzuk zehaztu ditu. Horrela, hauteslekuak birkokatuko dira, herriko frontoian kontzentratuz, distantziak eta irteera eta sarrera bereiziak hobeto bermatzeko. Bileratik irtetean, Ezenarrok azaldu du dagoeneko kutsatuta dauden pertsonek ezin izango dutela botoa eman igandean, eta berrogeialdian daudenei, berriz, aukera emango zaiela, baldin eta botoa etxetik eramaten badute eta eskolan hartzen ez badute.
Agoizko eta inguruko hautetsiek eta eragileek Siemens Gamesaren itxieraren aurka borrokatzeko deia egin dute

2020-07-09
Agerraldia egin dute Agoitz, Longida, Urrotz Vila, Oroz Betelu eta Artzeibarreko hautetsiek, Aezkoako araneko presidenteak eta hainbat kultur eta gizarte eragileetako kideek agerraldia egin dute Agoizko udaletxearen parean. Uztailaren 11rako deitu duten manifestazioan parte hartzekoa deia egin dute.
Bilboko konpartsek "elkarlanerako" deia egin diote Bilboko Udalari

2020-07-09
Bilboko Konpartsek "elkarlanerako" deia egin diote Bilboko Udalari Arriaga antzokiaren aurrean egindako agerraldian. Udal Konpartsek salatu dutenez, Udalak "alde bakarrez" erabaki du Aste Nagusia bertan behera gelditzea, eta adierazi dute ez duela kontutan hartu konpartsen iritzia.
Hauteskunde kanpaina betean ekonomia, zerbitzu publikoak eta autogobernua hizpide Hamaika Telebistan

2020-07-09
Eusko Jaurlaritzarako hautagai nagusiak bildu ditu Hamaika Telebistak Bilboko Euskalduna Jauregian eginiko hauteskunde eztabaidan. Hauteskunde kanpaina betean arlo ekonomikoa, zerbitzu publikoak eta autogobernua izan dituzte hautagaiek hizpide.
 
bannerra

bannerra