Skip to main content

Gurean Gaur

Uztailaren 13tik 20ra ospatuko da Caostica nazioarteko film-labur eta bideoklipen jaialdia Bilbon

2020-07-10
Bere 18. edizioan pandemiaren errealitatera egokitu behar izan dute antolatzaileek eta zenbait moldaketa egin behar izan dituzten arren, jaialdiak zuen kutsuari eutsi nahi diotela azaldu dute.
Hauteskunde kanpaineraren azken aurreko eguna

2020-07-10
EH Bilduk Ordiziako fokuarekin kezkatuta azaldu da eta desinformazioa salatu du. Iñigo Urkulluk herritarrei eskatu die igandean bozkatzera joan daitezela, bozka ematea “segurua” dela esan du. Miren Gorrotxategi gazteekin elkartu da. Salatu du Eusko Jaurlaritzak "ekimen politiko txikia" duela gazteen arazoei aurre egiteko. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaia babestu du Gasteizen eta herritarrei esan die "zuhurtziaz eta ausardiaz" bozkatzeko. Europako hainbat herrialdetako lider berdeek Joserra Becerra Equo Berdeakeko lehendakarigaia babestu dute.
Elkargoko presidentetzarako bozketan EH Baik Etxegarairen alde egingo du

2020-07-10
Alain Iriartek ez du hautagaitzarik aurkeztuko uztailaren 17an Euskal Elkargoaren lehen biltzarrerako. Hilaren 17an bertan, hautatuko dute presidentea.
28 COVID19 kasu berri antzeman dituzte azkeneko orduetan Nafarroan bi piztalditan

2020-07-09
Fokuetako bat Tutera inguruan kokatu dute osasun agintariek eta bestea Iruñean. Erriberan gaurko egunean zehar eta arratsaldean eguneratutako datuen arabera 23 kasu antzeman dituzte eta gainontzeko 5ak hiriburuan.
Zuzenean emango du Hamaika Telebistak Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde gauaren berri igandean

2020-07-09
Bilboko estudioetatik eskainiko da zuzeneko saio berezia, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Datuak, grafikoak, erreakzioak eta iritziak bilduko ditu Hamaika Telebistaren saio bereziak.
Bakartxo Tejeria: "Zerbitzu publiko indartsuak izaten jarraitzea eta ekonomia suspertzea dira ardatzak"

2020-07-09
Uztailaren 12an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeei begira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, EAJk Gipuzkoan aurkeztutako zerrendaburu Bakartxo Tejeriarekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia. Koalizioaren bilakaera, zerbitzu publikoak, politika industrial zein ekonomikoa, segurtasuna eta autogobernua hizpide.
 
bannerra

bannerra