Skip to main content

Gurean Gaur

Donostiako haur danborradak eman du urratsa

2020-01-20
Easo Ederraren ordez, hiritarrak arduratu dira haur danborradako diskurtsoa irakurtzeaz. Hain zuzen ere, Aitor ikastolako Malena Cornago eta Bittor Gaztelu. Haur danborradako pertsonaiei dagokienez, Harri Berri Oleta ikastolako Aimar Capa izango da Danbora Nagusia. Aldiz, Aitor ikastolako Aratz Agirrezabala izango da jenerala eta Ainire Egaña laguntzailea. Haiekin batera, danborradako karroza osatuko duten pertsonaiak ondorengoak dira, guztiak Aitor ikastolakoak: Juno Vidal (alkatea), Lide Hosteins (notarioa), Vicky Yarnoz (batelaria), Cesia Colindres (iñudea), Aitor Perez-Cuadrado (artzaia), Nora Zinkunegi (urketaria), June Lizarraga (mandazaina), Aroa Astudillo (dendaria), Matthew Carvaca (arrantzalea), Sapna Agirre (irulea), Lide Arana (palafrezaina), Malen Barinagarrementeria (palafrezaina), Itxaso Gras (palafrezaina), Andoni Lizarraga (palafrezaina), Yun Ximenez (palafrezaina) eta Ekiñe Quintana (palafrezaina). Aitor ikastolako pertsonaiek bertso batzuk eskaini dituzte, gainera, eta zeinu hizkuntzaren interprete batek hitzartzeak itzuliko ditu. Urteroko legez, haur konpainia guztiak Alderdi Ederren elkartu dira San Sebastian martxa elkarrekin jotzeko.
Wuhango pneumoniak 17 hildako eta 440 kutsatu eragin ditu jada

2020-01-22
Bederatzi hildako eta 440 kutsatu baino gehiago zenbatu dira jada, Txinako edo Wuhango pneumoniak eraginda. Birusaren mutazio batek larrialdia erabat handituko lukela adierazi dute Txinako agintariek. Hau gertatzeko arriskua goraka doala gehitu dute, tartean, larunbatean hasteko den Txinako Urte Berriak eragingo dituen biztanle mugimenduak direla eta, orotara 3.000 lagun. Neurri bereziak jarri dituzte, hala nola nekazal eta abeltzaintza produktuen kontrol handiagoa, edota jende pilaketak dauden lekuetan birusa antzemateko kamera termikoak erabiltzea.
Txuma Peraltak zalantzan jarri du delitua ote den talde bati pizgarria ordaintzea beste bat garaitzeagatik

2020-01-22
Gaurko Osasuna Auziaren saioan, Diego Makirriain eta Sancho Bandresek ere deklaratu dute. Fundazioko buru izandakoak Sevillara eramandako 400.000 euroak zertarako ziren ez zekiela ziurtatu du eta idazkari ohiak Bizkai ordainketa guztien arduradun izan zela baieztatu du.
Nafarroako Gobernuak 'gurasoen betoa' gaitzesteko adierazpena onartu du

2020-01-22
Gaurko saioan onartutako adierazpenaren bitartez berdintasunaren eta hezkuntza afektibo-sexualaren derrigorrezko edukiak bultzatzen eta irakasten dituzten irakasleei babes osoa erakutsi nahi izan die Foru agintaritzak eta hezkuntza integral eta orekatu baten aurkako erasoak deitoratu ditu.
Terry Jones Monty Phyton taldeko kidea zendu da

2020-01-22
Terry Jones aktore, gidoilari eta zuzendari galestarra 77 urterekin zendu da. Monty Phyton taldeko kidea izan zen, eta 1969tik 80ko hamarkadaren erdialdera arte, umore talde horri lotuta egon zen bere lana. 2016an hitz egitea eta komunikatzea galarazten zion dementzia mota bat diagnostikatu zioten, eta urte berean urrundu zen bizitza publikotik.
Aurrekontuen aurre-akordioa balio politiko handikoa dela adierazi du Bakartxo Ruizek

2020-01-22
Gobernuko presidente ordeak esandakoen aurrean, astelehenean Euskal Herria Bilduk eta Foru agintaritzak berak iragarritako hitzarmena normaltasun politikoaren isla dela adierazi zuen abertzaleen koalizioko bozeramaileak.
 
bannerra

bannerra