Skip to main content

Espainia

Biktima guztien onarpena aldarrikatu du Amaiurrek

2014-06-27

Amaiurrek Euskal Herrian izan diren indarkeria guztien onarpena eta erreparazioa aldarrikatu ditu. Xabier Mikel Errekondok esan du Amaiurrek behin baino gehiagotan adierazi diela ETAren eta beste erakunde batzuen biktimei hurbiltasuna eta elkartasuna. Espainiako Estatuari jarrera bera hartzeko eskatu dio Amaiurrek.

Gaizka Aranguren (Historialaria eta Komunikatzailea): "Armada Iruñean ikustea farregarria litzateke, negargarria ez balitz"

2020-04-03
Espainiako Armada Iruñeko kaleetan dabil goizetik propaganda lanetan, eta armadaren presentziak herritarren haserrea eragin du: lapiko jotzeen bidez protesta egin dute hainbat herritarrek. Gaizka Arangurenek egoera aztertu du.
Armada espainiarra Iruñeko kaleetan da propaganda maniobratan

2020-04-03
Espainiako armadaren zuriketa kanpainaren baitan, Iruñeko Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ditu konboi militar batek, Iruñeko udaltzainen patruila batek lagunduta. Gobernu delegazioak Nafarroan duen ordezkaritzak azaldu duenez, azpiegitura "kritikoak" ari dira egiaztatzen militarrak. Naizek jakinarazi duenez, ez da desinfekzio lanetara etorri, hori UMEri baitagokio.
Munduan koronabirusaz kutsatutako pertsona gehien dituen herrialdea da AEB

2020-03-27
85.000 herritar baino gehiago kutsatu dira azken asteetan. Ondorioz, atzean utzi ditu Txinako eta Italiako datuak. New York da kutsatu gehien dituen hiria 39.000 gaixo baino gehiagorekin, eta hango ospitaleetan gainezka egiten hasi dira jada. Hori dela eta, astelehenerako kanpaina-ospitale bat prest izatea espero dute, 1.000 gaixo artatzeko lekua izango duena. Hala ere, Italiak, Espainiak eta Txinak aurretik jarraitzen dute heriotzei dagokienez.
Albaro Antia (Gasteizkoak): “Militarrak ez daude prestatuta desinfekzio lanak egiteko, baina zerbaitetarako baliogarriak direla erakutsi nahi dute”

2020-03-26
Azken egunetan Espainiako armadako Larrialdi Unitate Militarra Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiriburuetako tren geltokietan desinfekzio lanak egiten aritu da; baita Loiuko aireportuan eta Mendabian ere, besteak beste. Denis Itxaso Espainiako Gobernuaren ordezkariak gutun bat bidali die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udalei, Espainiako Armada haien "zerbitzura" dagoela esanez, guneren bat desinfektatu behar bada.