Skip to main content

EHIGE

Lurdes Imaz: "Prest gaude LOMCE legea ez aplikatzeko baina Jaurlaritzaren babesa behar dugu"

2013-10-09

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Lurdes Imaz Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteko ordezkariarekin hitz egin dugu LOMCE legearen inguruan. LOMCE edo Wert legea ikastetxeetan ez aplikatzeko prest daudela baieztatu zuen, hori bai, horretarako eragile guztien babesa beharko zuten baita Eusko Jaurlaritzarena ere.

Eskola Publikoa ardatz duen festa

2018-07-18
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak antolatzen du 1994tik ospatzen den jai hau ikastetxe publiko desberdinekin elkarlanean. Eskola publikoak hezkuntza sistemaren ardatza izan behar duela aldarrikatzen dute urtero antolatzaileek. Horrelako festa Errenterian antolatzea ohore bat dela adierazi du Julen Mendozak, eta etorkizuneko erronkei erantzuna emateko hezkuntzaren aldeko apustua egin behar dela azpimarratu du. Maialen Oliveri, Koldo Mitxelena eskola publikoko amak, Errenteriaren nortasuna eta aniztasuna islatzeko aukeratutako irudiaren eta leloaren zergatiak azaldu ditu. Lurdes Imaz, Euskal Herriko Gurasoen Elkarteko koordinatzaileak, urteak aurrera joan ahala jaia nola handitu den kontatu du, eta eskola publikoaren festaren helburura zein den azaldu du. Garazi Lopez de Etxezarreta, Hezkuntza zinegotziak eta Leire Zarra, Koldo Mitxelena eskola publikoko zuzendariak ere parte hartu dute aurkezpenean. Guztiek azpimarratu dute horrelako ekimenen beharra eta hurrengo urteko ekainaren 2an festara joateko gonbidapena zabaldu dute.
Zapran sentitu da Lekeitio herria, euskal eskola publikoaren jaia ospatzean

2018-06-04

Zapran sentitu da lekeitio herria, euskal eskola publikoaren 27. Jaia ospatzean, horren isla izan da domekan antolatutako ekimen desberdinak.  Euskaldunak, parte hartzaileak, berritzaileak  eta denontzako, euskal eskola publikoaren filosofiarekin bat eginez.

Jai giroan bada ere, aldarrikapenak egiteko tartea egon da, EHIGEtik erakunde publikoeieskatu dute  euskal eskola publikoa hastera lagun dezaten eta  hezkuntza sistemaren ardatz bihur dezaten esukal eskol apublikoa.

Euskal Eskola Publikoak Hezkuntza sistemaren ardatza izan behar duela aldarrikatuko dute Lekeition

2018-05-30

Zapran Gagoz lemapean, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 27. edizioa egingo dute ekainaren 3an Lekeition. Horiek horrela, egitarau oparoa prestatzeaz gain, euskal jendarteko aurpegi ezberdinen babesa jaso dute eta milaka pertsonen parte hartzea aurreikusten dute.

Antolatzaileen aburuz, Euskal Eskola Publikoak Euskal Hezkuntza sistemaren ardatz nagusia izan behar du: Publikoa, laikoa, euskalduna, inklusiboa eta kalitatezkoa. Bide horretan, urrats berri bat emango dute Lekeition.

"Zapran gagoz", ekainaren 3an Lekeition egitekoa den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aukeztu dute

2018-05-15

Ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaiak badu bere bideoklipa. "Zapran gagoz" lemapean, Xabier Amurizek osatu du letra eta Unai Egiak eta Iñigito Txapelpunk-ek sortu dute musika.

Euskal Eskola Publikoaren Jaia Gasteizen

2017-06-07

EHIGEk eta Denon Eskolak antolatuta, Euskal Eskola Publikoaren Jaia burutu zuten Gasteizen. Hamaika Telebista bertan izan zen, eragile eta parte hartzaile ezberdinekin.