Skip to main content

Argentina

GAKOAK | 2019-10-28

2019-10-28
Gaurko Gakoak saioaren ardatza nazioartea izango da; Boliviako eta Argentinako hauteskundeen emaitzak aztertuko ditugu. Era berean, Donostiako Udaleko aurrekontuak, Altsasuko gazteen aldeko mobilizazioa, eta gizarte ekimeneko ikastetxeetako gatazka izango ditugu hizpide, besteak beste.
Adrian Zelaia: "Garaipen handia izan da peronismoarentzat"

2019-10-28
Adrian Zelaia EKAI Centereko kontsultoreak Argentinako hauteskundeen analisia egin du. Bertan, peronismoak dituen erronkak aztertu ditu. Lehenengoa, Macrik aurrera eraman dituen politika ekonomiko liberalak aldatzea.
Alberto Fernandezek irabazi ditu Argentinako hauteskundeak

2019-10-28
Argentina peronismora itzuli da. Cristina Fernandez Kirchner eta Alberto Fernandezen alderdiak botoen %47,72 lortu ditu behin-behineko zenbaketaren arabera. Gauzak horrela, ez da bigarren itzulirik behar eta Argentinako ezker mugimenduak boterea berreskuratuko du.
EFFk Tofoni bitartekariari egotzi dio Euskal Selekezioaren eta Argentinaren arteko partida bertan behera gelditzea

2019-09-23
Juan Mari Elustondo, Euskadiko Futbol Federakundeko presidenteak, Tofoniri, World Eleven erakundeko presidenteari egotzi dio lagunartekoa bertan behera uzteko errua. Hala ere, federakundean filtrazioak eduki dituztela onartu du. Izan ere, Argentinako bitartekariak, horregatik apurtu du sinatuta zeukan hitzarmena alde bateko erabakiarekin. Elustondok akzio legalak hartzeko aukerak daudela azaldu da, baina, Euskal Federakundea FIFAtik kanpo dagoenez, salaketa irabazteko aukera gutxi dituela adierazi du. Kontratua apurtu zenean jarri ziren kontaktuan Argentinako AFArekin, bana ezin izan dute arazoa konpondu. Hala ere, harremanetan daude oraindik, etorkizunean beste aukera bat egon daitekeen aztertzeko.
Argentinak eta Espainiak sorpresa eman dute Munduko Saskibaloi Txapelketan

2019-09-13
Argentinak eta Espainiak jokatuko dute saskibaloiko munduko kopako finala. Inor gutxik espero zituen bi talde hauek finalean baina joko aparta erakutsita domina ziurtatu eta urrezkoa lortzeko lehiatuko dira Beijing-go Wukesong Arenan.
Argentinak bertan behera utzi du Euskal Selekzioaren aurkako partida

2019-09-06
Urriaren 13an, Euskal Selekzioak Argentinaren kontra jokatu beharreko partida bertan behera utzi du AFAk. Euskal federaziotik egoeraren inguruko argipenak emango dituztela iragarri dute eta partida egiteko ahaleginetan jarraitzen dutela ziurtatzen dute.
 
bannerra

bannerra