Skip to main content

udaletxea

Adur Ezenarro: "Ditugun baliabideekin ulertezina da pertsona hauen boto eskubidea bermatzeko gai ez izatea"

2020-07-13
Iragan den astean Ordizian zabaldutako brotearen ostean, positibo eman duten 200 herritar inguru bozkatzeko eskubiderik gabe geratu ziren. Bitartean, osasungintzako profesionalek izurriak eragindako kutsadura kasuen aurka borrokan jarraitu dute. Hamaika Telebistan, bertako alkate Adur Ezenarrorekin hitz egiteko aukera izan dugu.
Abertzaleek sostengaturiko hautetsirik ez da izango Baionan

2020-06-01
Joan zen larunbatean hautagaitzako kideek ezkerreko hiru indarren arteko akordioa errefusatu eta gero, Baiona Hiri Irekia eta Bihar Baiona elkarrekin aurkeztuko dira bigarren itzulira. Ekainaren 28an beraz, Jean-Rene Etchegaray jarduneko auzapeza eta zentro-eskuineko hautagaia eta, Henri Etcheto Alderdi Sozialistako ordezkaria buruz buru izango dira. Baiona Berdea eta Elkarkideak bere zerrenda erretiratuta abertzaleek sostengaturiko hautetsirik ez da egongo datozen sei urtetean Lapurdiko hiriburuan.
Iñigo Hernando: "Galdakaon, milioi bat euro bideratu ditugu komertzio eta ostalariak laguntzeko eta beste 500000 familientzat"

2020-05-21
Covid 19 gaitzak eragindako izurriak ondorio tragikoak izateaz gain, sektore ekonomikoak modu nabarmenean kaltetu ditu. Egoera aurre egiteko, hainbat erakundeek talka planak eta neurri ezberdinak abiarazi dituzte. Horien artean, anbiziokoenetako bat, Galdakaoko udalak abian jarritakoa dago. Iñigo Hernando alkateak azaldu digun gisara, "milioi bat euro" bideratuko dituzte merkataritzei zein ostalaritza sustatzeko, beste 500000 familiak laguntzeko eta Bizkaiko foru aldundiarekin batera beste 300000 gizarte ekintzarako. Honatx elkarrizketaren aurrerapena.
Aizpea Otaegi: "Denbora errekorrean, gure komunitateko kolektibo zaurgarrienak detektatu eta euren beharrei aurre egiten saiatu gara"

2020-05-06
Elkarrizketaren tartean, Hamaika Telebistan Errenteriako alkate Aizpea Otaegirekin hitz egiteko aukera izan dugu. Covid 19 gaitzak eragindako izurritearen ingurukoak, udaletxeak hartutako neurriak, zaintza sare komunitarioa eta talde guztiek ontzat emandako "Talka plana" izan ditugu hizpide.
[AURRERAPENA] Aizpea Otaegi: "Errenteriako Talka Planak osasun krisiak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egin nahi die"

2020-05-06
Honatx Errenteriako alkate Aizpea Otaegiri egindako elkarrizketaren aurrerapena. Udalak aurrera eramandako "Talka plana" balorean jarri nahi izan du Otaegik baita azken asteetan antolatutako zaintza sarea ere. Egoerarik zailenetan dauden herritarrengan jarri dute arreta.
Easo Ederraren ordez, Hiritarrak emango du diskurtsoa Donostiako haur danborradan

2020-01-14
Aurten ez da ohorezko Damarik eta Easo Ederrik izango Donostiako Haur danborradan. Honek bota ohi zuen diskurtsoa Hiritarraren pertsonaiak emango du, bertsotan. Horixe izango da 2020ko Donostiako Haur Danborradak izango duen berritasun nabarmenetako bat.
 
bannerra

bannerra