Skip to main content

ikastolak

Hizkuntza Gutxituen Itunaren neurri mugatzaileak salatu ditu Paxkal Indok

2014-01-30

Joan den asteartean Frantziako Parlamentuak Hizkuntza Gutxituen Ituna berresteko proposamena onartu zuen. Euskalgintzako eragileek, ordea, Parlamentuan bozkatuko duten testuko neurri mugatzaileak salatu dituzte. Izan ere, testuak, onartuko balitz, hizkuntza eskubideak urratuko lituzke eta eragileak frantsesez egitera behartuko. Honen guztiaren inguruan, Paxkal Indo Seaskako lehendakariak bere kezka adierazi digu.

 

 

Gipuzkoako ikastolen jaia ospatuko dute igandean Zarautzen

2019-10-04
Igande honetan ospatuko da Kilometroak jaia Zarautzen, Salbatore Mitxelena ikastetxeak antolatuta. Egitarau “inklusibo, feminista eta jasangarri” bat prestatu dutela azpimarratu dute antolatzaileen. Aurten hiru gune izango ditu eta Ni, Hi, Hura… ikastola mundura! leloari jarraituz jarri diete izena bakoitzari. Ni gunea Malekoian egongo da eta kontzertuak izango dira bertan. Goizean Skasti, Pottors eta Klito eta Optika arituko dira, besteak beste, eta arratsaldean, berriz, Joseba Irazoki. Haur eta familientzat egokitutako Hi gunea ikastolan egongo da, eta Hura gunea Mollarrin. Sonakay, Ene Bada, Ane Guria, Mac Onak eta Bad Soundek kontzertuak eskainiko dituzte bertan. Gune guztietan egongo da jan-edana, eta baita kale animazioa ere, txaranga, batukada eta abarrekin.
Herri Urrats jaialdia ospatuko dute igandean, 'LK' lelopean

2019-05-10
Senpereko laku inguruan Herri Urrats ospatuko dute datorren igandean. 36. edizioa izango da aurtengoa 'LK' lelopean, euskaraz mintzatzearen aldeko apustuari erreferentzia egiteko. Festa eta dirua biltzeaz gain, Seaska Ikastolen Federazioak Manex Erdozainzi Etxart Kolegioari laguntzea du helburu.
Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBk Sariketaren XXVII. edizioa ospatuko du

2019-03-11
Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketak bere XXVII. edizioa ospatuko du martxoaren 13tik aurrera. Guztira 48 bertsolari gaztek hartuko dute parte, eta, finala Bilboko BBK aretoan izango da, apirilaren 3an. Lehiaketak aurreko urteetako formatua hartuko du. Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri-Ezkerraldea, Hego Uribe, Lea Artibai, Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeek izango dute ordezkaritza, eta bakoitzetik sei bertsolarik hartuko dute parte. Sei bertsolarien artean A eta B mailakoak uztartuko dira, A maila 18 urtera arte izanik, eta B maila 18 eta 25 urte artean.
 
bannerra

bannerra