Skip to main content
bannerra

EHZ

EHZ festibalaren antolatzaileek aurteko edizioa bertan behera uztea erabaki dute

2020-04-17
Iparraldeko EHZ festibalaren antolatzaileek aurteko edizioa bertan behera uztea erabaki dute. Frantziako gobernuak uztaila erdialdera arte galarazi du horrelako ekitaldien antolakuntza koronabirusa dela eta, eta lantaldeak hainbat aukera baloratu dituen arren, bertan behera uzteko erabakia hartzera behartu du egoerak. Neurria beharrezkoa bezain gogorra izan dela azaldu digu Julen Oillarburu kideak.
EHZ jaialdia Irisarrin ospatuko dute asteburuan, "auzolanaz berpiztu" lelopean

2019-06-27
“Auzolanaz Berpiztu” leloa ipar, musika festibala baino gehiago den elkartruke kulturalerako topaguneak, ostiralean irekiko ditu ateak, aurten Nafarroa Beherako Irisarriko herrian. Asteburu osoan zehar, kontzertuak ez ezik, tailerrak, antzerkiak, zirkoa eta gai desberdinen inguruko kontzientziazio solasaldiak izango dira, beste batzuen artean. EHZ 1992an sortu zen, trukerako eta laguntza plataforma gisa, Ipar Euskal Herriko gazteen PIZTU elkartearen jarraipena izanik. 1996an lehen jaialdia antolatu zuten, eta, Idauze-Mendi, Heleta eta Lekornetik pasa eta gero, aurten Irisarriko herrian plazaratuko ditu, bi urtez landutako aire berriak. Liher, Anarai, Koban, Niña Coyote eta Chico Tornado, Willis Drummond, Izaki Gardenak, Nizuri ta Zuneri edo Madeleine, izango dira, beste askoren artean.
EHZ jaialdiaren aldeko elkartasun ekimena egin dute Biba! kulturgunean

2017-07-06

Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren aldeko elkartasun ekimena egin dute Bilboko Biba! kulturgunean, "elkartasun erauntsia" lelopean. Hainbat musikari izan dira bertan, besteak beste, Zea Mays takdeko Aiora eta Piti, Josu Bergara, Yogurinha Boroxa, D'capricho, Ken Zazpi taldeko Eñaut Elorrieta, eta abar. 

Euskal Herria Zuzenean jaialdia uztailaren 1etik 3ra ospatzekoa zen, baina eguraldi txarra dela eta, bertan behera utzi behar izan zuten antolatzaileek. 

Gurean Gaur: Uztailak 3 sarrera

2017-07-03

Hiru egun besterik ez dira falta San Ferminak hasteko! Asteburuan egin ez dena, bestalde, Euskal Herria Zuzenean festibala izan da, baina hamaika festibal txiki egin dira Euskal Herriko hainbat tokitan. 

EHZ festibalak burujabetza aldarrikatuko du!

2016-06-27

Uztailaren 1, 2 eta 3an Lapurdiko Lekorne herriak Euskal Herria Zuzenean festibalaren ekitaldi berri bat hartuko du. Aurtengoari begira, burujabetza bere zentzu zabalean hartu dute oinarri bezala antolatzaileek. Horrez gain, egitarau interesgarri eta anitza prestatu dute. Hala, musika eskaintza, nola eztabaida gunea.

 
bannerra

bannerra