Skip to main content

albisteak

Madrilgo Gobernuak haurrekin irteteko eta kirola egiteko ordutegi-tarteak ezabatu ditu bigarren fasean

2020-05-27
Beraz, 14 urtetik beherakoek 2. fasean dauden eremuetan bizi diren haurrak edozein ordutan irten ahal izango dira etxetik, denbora-mugarik gabe eta noizean behin. Era berean, udalerri horietan ezabatu egin dira kirol-jarduera ez-profesionalerako ordutegi-tarteak, egunean nahi beste aldiz egin ahal izango direnak. Gainera, Osasun Ministerioak hondartzetarako sarbidearekin lotutako aginduaren zenbait alderdi ere aldatu ditu
'Novis Corpus', 48 begirada konfinamenduari

2020-05-22
Hainbat jatorritako argazkilarien erretratatuak San Telmo Museoan daude ikusgai.
Espainiar estatuko bizitzeko gutxieneko errenta soldata edota DSBErekin bateragarria izango da

2020-05-26
Espainiako gobernuak bizitzeko gutxieneko errenta onartuko du ostegun honetan. Ekainaren batetik aurrera eskuragarri izango da.
Inaxio Oiartzabal: "Sarek inoiz abiatu duen dinamikarik garrantzitsuena da Izan Bidea"

2020-05-26
Elkarrizketaren tartean, Sareko bozeramaile Inaxio Oiartzabalekin hitz egin du Beñat Zarrabeitia. Besteak beste, Covid19 gaitzak espetxetan duen eraginaz, senideek galdutako bisiten inguruan, Patxi Ruiz edo Julen Atxurra presoen egoeraz eta Sarek berak aurkeztutako IZAN BIDEA ekimenaren inguruan.
Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Transferentzien Batzorde Mistoa egingo dute ekainean

2020-05-26
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren ondorengo prentsaurrekoan gogoratu duenez, atzo, beste aldebiko bilera bat izan zuen Carolina Darias Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroarekin. Esan duenez, ekainean Transferentzien Batzorde Mistoari berriz ekitea erabaki dute bileran eta Euskal Autonomia Erkidegoa 3. fasera igaro bezain laster egingo dute.
AHTren aurrekontua arlo publikoa indartzera bideratzeko eskatu dute dozenaka eragilek

2020-05-26
“Orain ardura” manifestuaren sinatzaileek Premiazko zerbitzuak indartzeko eskatu dute Nafarroako Ospitale Gunearen aurrean egindako agerraldian. Hainbat eragilek, sindikatuk eta norbanakok bat egin dute dinamikarekin egungo egoeraren aurrean, administrazioen gastuetan arlo sozialak lehentasuna izan dezan eskatzeko.
 
bannerra