Skip to main content
bannerra

albisteak

Patxi Zamora: “Mendeku politikoa da”

2018-06-01

Kontuz elkarteak finantzaketa kanpaina abian jarri du epaitegian irekita daude auziei aurre egiteko. Orain ia 6 hilabete kendu zion Guardia Zibilak hegazkinean sartzeko baimena Patxi Zamorari inolako arrazoirik eman gabe eta, hortaz, mendeku politikoa dela salatu du Zamorak, epaiketa eta akusaziorik gabe zigorra ezarri baitiote dagoeneko.

 

EGUNEKOA: Maiatzaren 31ko albiste nagusiak

2018-05-31

PSOEk Mariano Rajoyren aurka aurkeztutako zentsura mozioaren inguruko Espainiako Gobernuko saioari erreparatu diogu gaur, besteak beste. Horrez gain, Gaindegiak aurkeztutako gune turistikoen katalogoa, Euskaraldiak jasotako babesa eta kultura zitak aipatu ditugu.

Mari Domingi: "Jarri Evaristo bat bilera guztietan"

2018-05-31
Mari Domingi "munduari begira" dago urte osoan, eta "jarraitzen du aktualitatea". Guardia Zibilak Evaristo Paramos salatu izanak eman dio hizpidea.
Guillermo Ormazabal: "Orain, Katalunian, beharrezkoa da tentsioa jaistea"

2018-05-31

Kataluniako Presidente Quim Torrak kargua hartu eta bi astera, maiatzaren 19an kontseilari izendatu zituen Jorrdi Turull, Josep Rull, Antoni Comin eta Lluis Puig politikariei uko egin die, eta Angels Chacon, Alba Verges, Damià Calvet eta Laura Borràs izendatu ditu haien ordez.

Blokeo politikoari aurre egiteko gobernu eraginkorra osatzea zen Espainiako Gobernuak Kataluniako presidenteari eskatu ziona, eta gauzak horrela, erbesteratu eta espetxeraturik gabeko gobernua osatuta, 155. artikulua indargabetu beharko luke Madrilek.

Testuinguruaren inguruko analisia jasotzeko asmoz, Gironako Unibertsitateko Zuzenbide katedraduna den Guillermo Ormazabal elkarrizketatu du Saioa Baleztenak.

Iruñeko Jaso Ikastolak ‘1937’ ikuskizuna taularatuko du Baluarten

2018-05-31

Iruñeko Jaso Ikastolak 1937 izeneko musikala aurkeztu du. Bigarren Hezkuntzako ikasleek parte hartzen dute ikuskizunean eta Baluarten taularatuko dute ekainaren 5ean, asteartearekin. Gernikako bonbardaketako hildakoei omenaldi bat izan nahi du musikalak, euskara, bizikidetza eta talde-lana bultzatzearekin batera.

 

Solasaldia: hezkuntza akordioa, abiapuntua ala aukera galdua?

2018-05-31

Akordiorako oinarriak zehaztu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan, bi urte pasako mobilizazio eta negoziazio aldi baten ondoren. Miren Zubizarreta (ELA), Aitor Nuñez (LAB), Ana Perez (Steilas) eta June Bidegurenekin (CCOO) aztertu dugu.

 
bannerra

bannerra