Skip to main content

albisteak

Europara itzuli asmoz, Athletic-ek lanari ekin dio Lezaman

2018-07-09

Eduardo Berizzo entrenatzaile argentinarraren agindupean, talde zuri-gorriak lan saioak hasi ditu. Orotara 34 jokalari elkartu dira Lezaman, munduko txapelketan egondako Kepa Arrizabalagaren oporrak hilaren 23a bitartean luzatuko dira, eta aurpegi berri ugari bildu dira. Batetik, Ander Capa, Cristian Ganea, Dani Garcia eta Yuri Berchiche fitxaketa berriak, bestetik utzita egondako Alex Remiro, Asier Villalibre zein Unai Lopez eta azkenik Andoni Lopez, Gorka Guruzeta, Hodei Oleaga, Iñigo Muñoz, Iñigo Vicente, Oihan Sanzet, Peru Nolaskoain eta Unai Simon gazteak.

Hurrengo egunean, Lezamako lan saioekin batera, taldeak bi lagunarteko jokatuko ditu Zornotzan eta Barakaldon. Ondoren, astebete emango dute Herbeheeretan. Iazko denboraldi txarraren ostean, Athletic-ek Europara itzuli nahiko du.

Iñaki Igerategi preso ohiak suhiltzaile lanpostua berreskuratzea eskatu du LABek

2018-07-09
2012ko otsailean Auzitegi Nazionaleko seigarren instrukzio epaitegiak agindutako operazioan atxilotu zuten Igerategi Tolosako Suhiltzaile parkean, bertan lanean ari zela. Operazio berean Inaxio Otaño ere atxilotu zuten, ETAko kide izatea egotziz biei. Zigorra bere osotasunean bete ostean, otsailaren 18an utzi zuten bi presoek kartzela. 2012ko otsailaren 21az geroztik, lan jardueraren etenaldi egoeran egon da Iñaki Igerategi behin betiko sententzia jaso arte. 2015eko maiatzaren 4an, Igerategi berak eman zuen Gipuzkoako Foru Aldundiko erregistroan zigorraren berri. Sententzia eskuetan izan arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du horrelako kasuetan aplikatzen den jurisprudentzia kontuan hartu. Jokin Zubieta eta Nadeth Arrizabalagak adierazi dute sindikatuaren ikuspuntua, aldundiak hartu zezakeen erabakirik okerrena hartu duela adieraziz. Zubietak Markel Olano kritikatu du, antzeko beste egoeretan ez dela berdin jokatu azalduz. Espetxe politika aldatzearen inguruko eztabaida pil-pilean dagoenean horrelako erabakia hartzea onartezina dela salatu du Zubietak. Bide juridikoa jorratzeaz gain ekintza sindikala jorratuko dutela eta mobilizazioekin hasiko direla adierazi du LABek, eta Iñakiren lankideei, suhiltzaileei eta Aldundiko gainerako lankideei parte hartzera dei egin die. EAJri bere erabaki bidegabe eta ilegala zuzentzeko ere eskatu diote.
Udako eta neguko ordutegiei eutsi ala urte osorako ordutegi bera ezarri?

2018-07-09
Europako Batzordeak ordu aldaketei buruzko galdeketa bat jarri du martxan. Martxoan eta urrian egiten ditugun ordu aldaketen alde ala kontra? Abuztuaren 16ra bitartean erantzun ahal izango dugu udako eta neguko ordutegiei eutsi ala urte osorako ordutegi bakarra ezarri nahiko genukeen.
Iheslari eta deportatuen Euskal Herriratzea irudikatu dute

2018-07-09

Hiru oztopo nagusi antzeman dituzte itzultzeko: Auzitegi Nazionalak errepresaliatu bakoitzaren egoera zehatzaren inguruko informaziorikez ematea, Fiskaltzaren kolaborazioarekin, preskripzio epeak «maltzurki» luzatzea, eta torturapean osatutako dosierrak ez baliogabetzea.

Inpunitatea amaitzea eskatu dute German Rodriguezen hilketaren 40. urtemugan

2018-07-09

Inpunitateari Stop goiburuarekin abiatu dute kalejira, zezen plazatik. Hantxe hasi zen duela 40 urte German Rodriguezen hilketa ekarri zuen errepresio uholdea. Polizia armatua indarkeria handiz sartu zen tiroka zezen plazan.
Zezen plazatik Orreaga etorbidera joan dira 40 urte geroago pankartaren atzean bildu direnak. Hantxe hil zuten Rodriguez, tiroka, eta hantxe dago haren omenez jarritako oroitarria ere. Haren aurrean lore eskaintza eta urteroko aurreskua egin dituzte.

Ekitaldi nagusia plazan egin dute. Udaletxeko plaza jendez gainezka zela, Rodriguezen familiakoek ez ezik, egun hura bizi izan zutenek, peñetako kideek eta beste hainbat lagunek ere hartu dute parte. Zigorgabetasuna salatu dute, eta ohartarazi ez dutela etsiko. Bide horretan, lagun izango dituzte peñetako kideak ere. Ezinbesteko jotzen dituzte justizia eta erreparazioa.

Presen Zubilaga eta Amaia Kowash 78ko Sanferminak Gogoan plataformako kideek ere hartu dute hitza. Behin eta berriz esandakoa berretsi : justiziaren berdintasun falta salatu dute, eta horren adibide jarri dituzte Altsasuko auzia eta 2016ko sanferminetako bortxatzaileek jasotako “zetazko tratua”. Baina ohartarazi dute ez dutela etsiko, lanean jarraituko dutela zigorgabetasuna amai dadin, eta, batez ere, ez dituztela ahaztuko.

Mikro-mezenasgoak lagundutako kultur proiektuak babestuko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

2018-07-09
Meta egitasmoak kultura sustatzeko duen era ez da ohikoa: Gipuzkoako Foru Aldundiak kultur proiektuak aurkezteko deialdia egiten du; proposamen hautatuak finantzaketa kolektiboa lortzeko plataformetan sareratzen dira; eta azkenik, foru aldundiak norbanakoen aldetik bildutako dirua bikoizten du.
 
bannerra