Skip to main content

albisteak

Protestak AEBetan polizia zuri batek beste afroamerikar bat hil ondoren

2020-05-27
George Floyd izeneko gizonezkoa, 20 dolarreko bilete faltsu bat erabiltzeagatik atxilotu zuen poliziak ustez. Belauna lepoan jarrita hil arte ito zuen poliziak. Milaka lagun irten dira kaleetara Ameriketako Estatu batuetako Mineapolis hirian.
Dermatologoek eguzki izpiak berriz jasotzen hastearen beharraz eta arriskuez ohartarazi dute

2020-05-27
Bi hilabetez etxean egon ostean, dermatologoek eta bestelako osasun profesionalek eguzki izpiak berriz jasotzen hastearen beharraz eta arriskuez ohartarazi dute egunotan. Konfinamendua malgutzeko planak aurrera egiten arid en honetan, Espainiako dermatologoen elkarteak zenbait gomendio helarazi diitu ohar bidez, “Orain kalera irtetzen zarela, babestu zure azala, erredurak ekidin, eguzkia aprobetxatu” leloa zabalduz.
Julen Arzuaga: "EH Bilduko hautetsiak presoen senideekin harremanetan egon gara eta espetxetan bisitak egiteko eskaerak egin ditugu"

2020-05-27
Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagarekin solasteko aukera izan dugu. Besteak beste, Jonan Fernandezek egindako azken proposamena, Julen Atxurra edo Patxi Ruiz presoen egoera, kartzeletan bisitak egiteko koalizioko kideek egindako eskaerak, Perez de los Cobos-en kargugabetzea edo Estatuko Segurtasun Indarren paperaz aritu gara.
Iñaki Mariskurrena (Atxondok AHTari Ez plataforma): “AHTaren obrak suposatzen duen gastua ekimen sozialetara bideratu dezatela”

2020-05-27
Jose Luis Abalos Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak kargua hartzerakoan esan zuenez, urte askotan Abiadura Handiko Trenarekin «zentratuegi» egon dira gobernuak, eta trenen inbertsioak «birbideratu» beharko lirateke. Pedro Azpiazuk Ogasun eta Ekonomia sailburuak apirilean esan zuen gastu publikoa murriztu egin beharko litzatekeela, eta obra handiak atzeratu. Halere, COVID-19ak eragindako krisian diru sarrerak %20 inguru murriztuko direla kalkulatzen den honetan, errealitatea bestelakoa da. Hitzok kontuan hartu ez, eta martxan dira Euskal Y-aren obrak, horrek suposatzen duen hainbat eta hainbat milioitako gastuarekin. Alarma-egoera betean ekin diote berriz lanari Durangaldean, Atxondoko bailara zeharkatzen duen zatian hain zuzen ere. Osasun larrialdi egoera betean, haserrea eragin du horrek udalerriko herritarrengan eta hortaz aritu da Iñaki Mariskurrena Atxondok AHTari Ez plataformako kidea.
Amets Jauregizar (Bakioko alkatea): “Protokoloak egiteko oso garrantzitsua da hondartza bakoitza ondo ezagutzea”

2020-05-27
Hondartza denboraldia uztailaren 1ean hasiko da Gipuzkoan. Era berean, herrialdeko hondartzek sorosle zerbitzua bermatuko dute ekainaren 15etik aurrera. Egun horretan bertan, hasiko da hondartzen denboraldi berria Bizkaian. Baina, nolakoa izango da? Hortaz aritu da Amets Jauregizar Bakioko alkatea, esan duenez, garrantzia handia hartuko dute aforoa neurtzeko tresnek eta, hiru ordutik beherako egonaldien aholkuak.
Nafarroako autonomoek Foru Gobernuaren bidez soilik eskatu ahal izango dituzte COVID19aren diru laguntzak

2020-05-27
Manu Ayerdi kontseilariak azpimarratu du ekainaren 2an hasiko dela eskaerak aurkezteko epea.
 
bannerra