Skip to main content

albisteak

Udalak baztertu egin du Sanferminetan “jende pilaketak" sor ditzakeen "edozein ekimen” antolatzeko aukera

2020-05-28
Maia alkateak Sanferminetako mahaiarekin izandako bileran eskatu du egiten diren ekimenak “izaera pribatukoak” izan daitezela. Kolektiboei eskertu die hiriburuko festak bertan behera uzteko erabakiarekiko emandako “erantzun on eta arduratsua”.
2.888 esku-hartze egin zituen Nafarroako Arartekoak 2019an

2020-05-28
Kexa gehienak honako arloetan pilatu dira: funtzio publikoan, hezkuntzan, gizarte ongizatean, lan publikorako sarbidean, ogasunean, trafikoan, ingurugiroan, etxebizitzan, osasungintzan eta euskaran.
Ipar Euskal Herriko 142 herritan banatu dituzte herriko etxeetako karguak

2020-05-28
Martxoaren 15ean egin zuten herriko hauteskundeen lehen itzulia eta emaitza erabakita gelditu zen herri hauetan, zerrendek gehiengo osoa lortu ostean. Maiatzaren 18an hartu zuten kargua hautetsiek, eta herri kontseilua osatu eta auzapeza izendatzeko elkartu ostean, gaur da azken eguna karguak banatzeko. Gainontzeko herrietan, 18tan hain justu, zerrendek ez zuten gehiengo osoa lortu, beraz bigarren itzulirako zita dute datorren ekainaren 28an.
Elements, Olatz Larumberekin dantzan

2020-05-22
Dantzaren sorkuntza eta esperimentazioa gertutik.
Etxerat eta Sare elkarteei Gasteizko diru-laguntzak itzultzeko agindua eman die EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak

2020-05-27
Arabako hiriburuko Udalak duela hiru urte 5.000 euroko diru-laguntza eman zion elkarte horietako bakoitzari, urte horretarako Bizikidetza eta Aniztasunerako udal zerbitzuaren laguntzen deialdiaren barruan.
Julen Arzuaga: "Grande Marlaskak bere botika frogatu du orain"

2020-05-27
Elkarrizketaren tartean, EH Bilduko legebiltzarkide Julen Arzuagarekin solasteko aukera izan dugu. Besteak beste, Jonan Fernandezek egindako azken proposamena, Julen Atxurra edo Patxi Ruiz presoen egoera, kartzeletan bisitak egiteko koalizioko kideek egindako eskaerak, Perez de los Cobos-en kargugabetzea edo Estatuko Segurtasun Indarren paperaz aritu gara.
 
bannerra