Skip to main content

albisteak

'Kaleko Urdangak taldearen kontzertua izango da gaur Doka tartean

2020-05-29
Kaleko Urdangak taldeak 'Kaleak sutan' diskoa aurkeztuko du gaur Doka tartean. 19:00etik aurrera, ikusgai izango duzue Hamaika Telebistan, www.hamaika.eus webgunean eta sare sozialetan.
COVID19ari itxi dizkio ateak Fiteroko bainuetxeak

2020-05-29
Bart jaso zuten senda-agiria Erriberako zahar egoitzetan kutsatuta eta bertan ingresatuta jarraitzen zuten azkeneko 4 pazienteek. Fiterokoa izan zen pandemiaren gailurrean ospitale gisa Nafarroan egokitutako hoteletako bat.
Egun hauetako jende pilaketek kezka eragin dute kostaldeko herrietan

2020-05-29
Azken egunetan hondartzetan pilatu den jende kopurua ikusita, Bizkaiko udalak neurriak hartzen ari dira hondartzen denboraldirako. Udal batzuk "ezinezkotzat" jo dute agindutako kontrol eta segurtasun neurriak ezarri ahal izatea, eta, horren aurrean, etzanda egotea debekatzea erabaki dute oraingoz. Hori erabaki dute, esaterako, Muskizko eta Zierbenako Udalak Areeta hondartzarako. Beraz, paseatu eta kirola egin ahalko da bertan oraingoz debekatu egin dute eguzkia hartzen egotea.
Nafarroa "suspertzeko" plan "sozial" baten aldeko bizikleta martxa egin du Eskubide Sozialen Kartak

2020-05-29
Covid 19 gaitzak eragindako krisiari erantzuteko plan "soziala" aldarrikatzeko bizikleta martxan egin dute Iruñean. Eskubide Sozialen Kartan bildutako eragile eta sindikatuek dokumentu bat osatu dute eta Nafarroako Gobenuaren 'Nafarroa Suspertu' plan ofiziala kritikatu dute.
EH Bilduk ohartarazi du "baldintza makroekonomikoak" izango dituela Bruselak proposatutako berreskuratze funtsak

2020-05-29
Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak egindako proposamenean 750 mila milioi bideratzen dira koroabirusak eragindako kalteei aurre egitera, estatuentzako diru-laguntza eta maileguetan. Dirua jasotzeko jarri diren baldintza batzuk onerako direla onartu dute. Izan ere, kalitatezko enpleguan, industriaren eraldaketan, digitalizazioan, edo trantsizio ekologikoa inbertitu beharko da, besteak beste.
Pello Alcantarilla preso ohiak De los Cobos ikusi zuen berari egindako tortura saioetan

2020-05-29
Berria egunkariari azaldu dio 2004an Madrilgo Tres Cantoseko komandantzian torturatzen zuten bitartean Diego Pérez de los Cobos han zegoela. Bertako polizia judizialeko burua zen momentu horretan. Telebistan ikusitakoan identifikatu du guardia zibilen Madrilgo egungo burua. Alcantarilla, 2004an Burgosen kamioiarekin lanean ari zela atxilotu zuten ETArekin lotura zuelakoan eta Madrilera eraman zuten Tres Cantosera. Torturak hasieratik egin zizkioten, bai errepidean nola komandantzian bertan. Kolpe eta irain etengabeak jasan zituen. Aitortu du azken aldian albisteetan hainbeste aldiz ikusi behar izateak orduko torturak gogorarazi eta “samina eta gorrotoa” eragin dizkiotelako erabaki duela bizi izandakoa kontatzea.
 
bannerra