Skip to main content

albisteak

Irati Ruiz de Arzua (NUPeko ikaslea): “Orain euskaraz ikasteko aukerak bermatzen du etorkizunean lanean euskaraz aritzea”

2020-06-01
NUPek erizaintza graduan bi ikasgai berri euskaraz eskainiko dituela iragarri du. Unibertsitateko euskara taldeak "aurrerapausoa" txalotu du.
'Badugu aukera' kanpaina hasi du LABek, "sistema errotik aldatzeko"

2020-06-01
Nabarmendu du "normaltasun berria" langileen neurrira eraiki behar dela, "bizitzaren jasangarritasuna" erdigunean izango duen sistema, eta ez “heteropatriarkal eta kapitalista”. Trantsizio ekosozialista eta feminista izango du ardatz aurkeztu duten kanpainak.
Segurtasun-tartearekin eta maskarekin egingo dira hauteskundeak

2020-06-01
Eusko Jaurlaritzak uztailaren 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako jarraibideak aurkeztu ditu. Nekane Murga Osasun sailburuak Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuarkin batera eman du prentsaurrekoa. Bertan zazpi alorretarako jarraibideak eta gomendioak nabarmendu dituzte. Kasurik gehienetan, segurtasun-tartea uztea, maskara erabiltzea, eskuak sarri garbitzea eta gainazalak eta leku jendetsuak garbitzea azpimarratzen dira.
Euriteek arazoak eragin dituzte Erriberako zenbait herritan

2020-06-01
Igandean eroritako euri eta kazkabarrak arazoak sortu dituzte Tuteran, Fiteron, Kaskanten, Corellan eta Ribaforadan besteak beste. Datozen orduetarako ekaitzengatik alerta horia ezarri dute Nafarroa osoan.
Itxialdia amaitu du Portugalek koronabirusagatik hildako 1.400 pertsonarekin

2020-06-01
10,3 milioi biztanleko herrialdea izanik eta ia laurdena 65 urtetik gorakoa, esan daiteke, Europa hegoaldeko pandemiaren kudeaketaren eredu bihurtu dela. Normaltasun epe berri bat ireki da, salbuespena Lisboa izanik. Egunotan herrialde osoko kasuen % 90 erregistratu dira eta neurrien altxamenduak ekainaren 4ra arte itxaron beharko du. Antonio Costa lehen ministroaren arabera, pandemiaren kontrolaren eta ekonomiaren mantentzearen arteko orekarekin lortu da puntu honetara iristea. Martxoaren 18an hildako bakar batekin hartu ziren neurriak, oposizioak ere babestuta.
Kaleratzeak Stop plataformak Amarako bi familien egoera larria salatu du

2020-05-29
Kaleratzeak Stop plataformak elkarretaratzea burutu du gaur Donostian. Bertan, Amarako bi familien egoera larria salatu dute. Azaldu dutenez, koronabirusaren krisialdiak sortutako alarma-egoerarengatik, ezin izan dute beraien alokairua ordaindu, eta kaleratze arriskuan daude.
 
bannerra