Skip to main content
bannerra

albisteak

Kronologia - Ziklo armatuaren itxiera

2018-05-03

Sortu zenetik 60 urtera itxi du ETAk borroka armatuaren zikloa. Kronologia honetan bildu ditugu erakundearen ibilbideko une esanguratsuenak.

Gaur hamargarren protesta eguna beteko dute Ekuadorren

2019-10-11
Ekuadorko Indigena Nazionalitateen Konfederazioak salatu duenez, protestak hasi zirenetik bost manifestari hil dituzte eta milaka zauritu egon dira. Ekuadorko Gobernuak herriaren aurka erabilitako errepresio neurrigabekoa izan arren erreforma ekonomikoa alde batera utzi ezean protestekin jarraituko dutela azaldu dute.
Artea, expolioari aurre egiteko

2019-10-11
Proiektuan parte hartu duten artistei esker ona adierazi nahi izan die Iñaki Soto zuzendariak. ArteaGara ekintzaren bitartez, hainbat belaunalditako eta estilo ezberdinetako zortzi euskal sortzaileren lanak saltzen dira. Espresuki ekimenerako egindako artelan originalak eman dituzte artistek, eta serigrafia teknikan erreproduzitu dituzte. Jose Antonio Sistiaga, Jose Luis Zumeta, Irantzu Lekue, Jesus Mari Lazkano, Koldobika Jauregi, Juan Gorriti, Gonzalo Etxebarria eta Dora Salazar dira parte hartu duten artistak.
Nafarroako parlamentuak harrera egin die bertan bizi diren zenbait indigena elkarteetako kideei

2019-10-11
Bihar ospatuko den herri indigenen aitortzarako eguna ospatzeko harrera egin die Nafarroako parlamentuak erkidegoan bizi diren zenbait indigena elkarteetako kideei.
Euskararen aurkako dekretuei erantzuteko elkarretaratzea deitu du Kontseiluak

2019-10-11
Urriaren 19an elkarretaratzea deitu du Kontseiluak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko epaiari erantzuteko. Ekitaldia eguerdiko hamabietan Gobernuaren egoitzaren aurrean izango da.
Altsasuko gazteen aldeko manifestazio jendetsua burutu da Iruñean

2019-10-10
Ehunka lagun bildu ziren Iruñean Altsasuko presoen askatasuna aldarrikatzeko gazte mugimenduak deitutako manifestazioan.
 
bannerra

bannerra