Skip to main content
bannerra

Iparralde

400 lagun batu dira Hendaian erretreten erreformaren aurkako martxan

2020-01-15
Ehunka pertsonek bat egin dute LABek eta intersindikalak babesturiko martxarekin. Hendaiako Herriko Etxearen eta Intzura ekonomia eremuaren artean igaro da manifestazioa. Horretan, hiriko hiru saltoki handietan hitzartzeak egin dituzte antolatzaileek erretiro erreformaren ondorio kaltegarriak nabarmenduz. Zehazki, Carrefour Market, Intermarche eta Lidl saltokien aurrean gelditu dira eta blokeo ekimenak burutu dituzte.
Antxeta Irratia zazpi haizetara

2019-12-18
Antxeta irratia Hegoaldeko lau hiriburuetan entzuten da jadanik. Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako gaien inguruko informazioa Bilboko, Gasteizko, Iruñerriko eta Donostialdeko uhinetan entzuten da Antxeta2 katearen bitartez. Izan ere, bide luzea eta gero, Antxeta irratiak legezko frekuentziak lortu ditu hiri horietan igortzeko.
Badator Herri Urrats Bernart Etxepare Lizeoari laguntzeko prest

2014-04-30

Badator Herri Urrats Iparraldeko ikastolen jaialdia. Aurtengo egitasmoa Bernart Etxepare Lizeoa eraikitzea izango da. Urtero bezela maiatzaren 11n Senpere aintzira inguratuko duen jaialdia izango da, eta bertan mota askotako ekimenak antolatu dituzte; horien artean, dantza emanaldiak, hauerrentzako gunea eta kontzertuak.

 

Iker Elizalde: "Kezkatzekoa da Frantzian eskuin muturra hartzen ari den indarra"

2014-03-26

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Iker Elizalde, Hendaia Biltzen-eko hautagaia izan dugu. Ipar Euskal Herriko hauteskundeen inguruan galdetu diogu. Lehen itzuliaren balorazioa egin eta datorren iganderako zein aurreikuspen dituzten aitortu digu. Gainera, abertzaleek izan duten gorakadaren zergatiak argitu dizkigu eta honek zein eragin izan dezakeen azaldu digu.

 
bannerra

bannerra