Skip to main content

euskara

Younes El Marhoum, bihotz gaztekoa (bigarren zatia)

2020-10-23
Aste honetan, Younes dugu protagonista. Duela 22 urte etorri zen Marokotik Lakuntzara, maitasunak ekarrita. Ostiraleko saioan Ane Miren ezagutuko dugu, Younes-en emaztea. Bera, lekeitiarra jaiotzez, bere senarraren euskalduntze prozesuaz hitz egingo digu. Etxean 3 hizkuntza hitz egiten dituzte, eta nola antolatzen diren azalduko digute. Gainera, Younes euskarak zer eman dion kontatuko digu.
Argentinako “Nire Aitzakia” laburmetraia eta Berexi Art-en “Eskuak” mikrobideoa, HamaikaKlik lehiaketako irabazleak

2020-10-23
Sarean eta formatu digitalean aritzen diren gazteek ikus-entzunezkoak euskaraz sortu, ekoitzi eta kontsumitu dezaten sustatzeko asmoz egin du Hamaika Telebistak Hamaika-klik ikus-entzunezkoen lehiaketa. Gai librean, dozenaka sorkuntza aurkeztu dituzte partaideek.
Kai Nakai: "Estereotipo asko egon dira reggaetoiarekin eta egia da matxista izan dela, baina aldatzen ari da"

2020-10-23
Bere hirugarren singlea kaleratu berritan egin dugu Kai Nakai abeslariarekin hitzordua. Reggaetoia, euskara eta feminismoa oinarri dituen proiektua sortu du Iratxe Aguilera gasteiztarrak iazko Durangoko Azokaren sormen bekak lagunduta. Aurki diskoa emango du argitara eta zuzeneko ikusgarria prestatzen dabil ere, Fruizeko Gaua estudioan.
25.000 arigunetik gora izango dira Euskaraldian

2020-10-21
Hilabete eskas falta da ariketa soziala abiarazteko eta Topaguneak helarazitako datuen arabera, gora egin gu Euskaraldiko batzordeak osatu dituzten herrien kopuruak. Hain zuzen Euskal Herriko 421 herritan daude batzordeak, duela bi urte baino hamasei gehiagotan. Parte hartzeari dagokionez, entitateei bideratuta dagoen edizio honetan, era askotako 6.737 eragilek eman dute izena. Horietan 25.091 arigune sortuko dituzte, hau da, norbanakoei euskaraz aritzeko erreztasunak emango dizkioten espazioak.
Koldo Tellitu: "Eusko Jaurlaritzarekin akordioa gertu dago"

2020-10-21
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakari Koldo Tellitu izan dugu gurean. Covid19 gaitzak hezkuntzan eragindako arazoak, aurrera begirako erronkak eta euskarak behar duen bultzadaren inguruan mintzatu da. Hortaz gaindi, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburutzarekin izandako elkarrizketen ondorioz, bi aldeen arteko akordioa "gertu" dagoela nabarmendu du.
Koldo Tellitu: "Egoera gogor honi oso erantzun duina eman diogula uste dugu"

2020-10-21
Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Elkarteko lehendakaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Covid 19ak eragindako egoerari erantzun "duina" eman diotela azpimarratu du, eta ikastola guztiek elkarlanean egin dutela azpimarratu du. Era barean, ezinbestekotzat jo ditu "langileen inplikazioa eta ilusioa ikasturte hasiera ona izateko", baina aurrera egiteko beharrezkotzat jo ditu baliabide gehigarriak.
 
bannerra

bannerra