Skip to main content
bannerra

jaialdia

Harrapazank eszena programa azken fasean sartu da: hautatu dituzte bost finalistak

2020-05-14
Harrapazank eszena programa bere azken fasean sartu da eta epaimahaia osatzen duten bost coach-ek finalistak aukeratu dituzte dagoeneko. “IsIndaHouse” deitu diote aurtengo edizioari, hamabostgarrena, izan ere, parte-hartzaileek etxetik egindako lanak bidali dituzte, aurrez aurreko aurkezpenik gabe pandemiak hala behartuta. Ugaitz Alegria coach-aren ustez, horrek aukera gehiago eman die partehartzaile batzuei, beste batzuentzat zailago izan den arren. Hala ere, Bilboko gazteek sorkuntza maila altua erakutsi dute eta proposamen anitz jaso ditu epaimahaiak. Ugaitz Alegria coach-aren ustez, horrek aukera gehiago eman die partehartzaile batzuei, beste batzuentzat zailago izan den arren. Hala ere, Bilboko gazteek sorkuntza maila altua erakutsi dute eta proposamen anitz jaso ditu epaimahaiak.
'Sabicas' flamenko gitarrista omentzeko deialdia egin dute beren heriotzaren 30. urteurrenean

2020-04-23
Nafarroako Ijito Erakundeek, La Casa de Sabicasekin, Flamenco On Fire jaialdiarekin, En Clave Audiovisual jaialdiarekin eta beste hainbat zale eta jarraitzailerekin batera, Agustin Castellon Campos 'Sabicas' gitarrista iruindarra omentzeko deia zabaldu dute.
EHZ festibalaren antolatzaileek aurteko edizioa bertan behera uztea erabaki dute

2020-04-17
Iparraldeko EHZ festibalaren antolatzaileek aurteko edizioa bertan behera uztea erabaki dute. Frantziako gobernuak uztaila erdialdera arte galarazi du horrelako ekitaldien antolakuntza koronabirusa dela eta, eta lantaldeak hainbat aukera baloratu dituen arren, bertan behera uzteko erabakia hartzera behartu du egoerak. Neurria beharrezkoa bezain gogorra izan dela azaldu digu Julen Oillarburu kideak.
21. edizioa ospatuko du aurten Bilbao Poesia literatur jaialdiak

2020-03-02
Aurtengo gaia inspiratzailea izango duela adierazi dute antolatzaileek: natura. Jaialdiak, poesia klasikoan eta garaikidean zehar egingo du ibilbidea, autore hasiberri eta ospetsuak tartekatuz. Urtero bezala, martxoaren 15ean Blas de Oteroren eguna ospatuko dute egitarauaren baitan.
Pepa San Martín zinegilea omenduz abiatu da Zinegoak 2020 jaialdia

2020-02-24
Pepa San Martin zinegile txiletarra Bilbon da Zinegoak GayLesbitrans nazioarteko zine eta arte eszenikoen jaialdiaren ohorezko saria jasotzeko. Arriaga antozkian ospatu den inaugurazio galan, zuzendariaren lan konprometitua saritu ditu jaialdiak, emakumeekiko orokorrean eta oso bereziki emakume lesbianekiko.
Hasi da Tracking Bilbao jaialdia

2019-12-16
Tracking Bilbao aro digitaleko kultura herrikoiaren inguruko jardunaldia abenduaren 16tik 23ra izango da. Diziplina ezberdinak biltzen ditu 7. edizio honetako egitarauak askotariko adierazpenen erakusketa izateko. Nitya Lopez Saitua Tracking Bilbaoko antolatzailearekin izan gara, besteak beste, sarean inspirazio iturri diren sortzaileez hitz egiten.
 
bannerra

bannerra