Skip to main content

Jaialdiak

110.000 pertsona bildu ditu Urriko Azken Asteleheneko azokak Gernikan

2019-10-28
09:00etan zabaldu dute azoka, eta 15:00ak bitartean izan da zer saldu eta zer erosi. Iaz baino 23 postu gutxiago egon dira eta egon direnetatik, gehienak, artisauenak izan dira. Produktu onenen sari banaketak, bertsoak eta gaztaren enkanteak ikusteko aukera egon da. Baserrietako ekoizpenaren erakusleihoa izaten da Urriko Azken Astelehena, urtean egindakoak herritarren aurrean bistaratzeko eguna.
Zazpi euskal ekoizpen, Zinebi Nazioarteko Jaialdiaren 61. edizioan

2019-10-24
Ohorezko Mikeldi Saria emango diete Claire Simon zinegile frantziarrari eta Wang Bing txinatarrari. 29 herrialdetako artistek egindako 57 film labur ikusteko akera izango da Nazioarteko Lehiaketaren Sail Ofizialean; tartean, Euskal Herriko zazpi dokumentalgileen ekoizpenak.
Deustuko Trikijaialdiak hazten jarraituko du bere II. edizioan

2019-10-17
Bigarren urtez triki-jaialdia ospatuko dute Deustun. Helburua da Deustuko eta Bilboko trikitilari eta panderojoleen arnasgune izango den plaza, beste urte batez sortzea. Aurreko urteko arrkasta ikusita, eguna eta egitaraua errepikatuko dute. Jende andana espero da triki-poteoa, bazkaria, dantzak etb. izango duen egunean. Horren guztiaren inguruan hitz egiteko, Ibon Urrutia antolatzaileetako batekin izan gara.
Websail onenak Seriesland jaialdian ikusgai

2019-10-16
Seriesland jaialdiaren edizio berria urriaren 21ean abiatuko da. Jaialdiak genero honetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta langileak bilduko ditu Bilbon. Euskal ekoizpenek ere garrantzi berezia edukiko dute aurten.
Igandean ospatuko da Nafarroa Oinez Tuteran, 'Izan Argi' lelopean

2019-10-16
Igandean ospatuko da Nafarroa Oinez jaialdia Tuteran. Argia ikastolak antolatuta, 3.200 metroko ibilbidea izango du aurtengo ‘Izan Argi’ jaiak. Hezkuntza proiektuak garatu eta zorrak kitatzeko helburuez haratago, euskararen ofizialtasuna Nafarroa osoan izateko beharra aldarrikatuko dute milaka euskaltzalek Erriberako hiriburu inguruan.
Argiak mendeurren festa egingo du urriaren 12an

2019-10-11
Algiak mendeurrena ospatuko du larunbat honetan, urriaren 12an, Donostian. Hispanitatearen Egunari buelta eman eta «deskolonizatzeko» helburuarekin.
 
bannerra

bannerra