Skip to main content

Jaialdiak

Durangoko azokaren jarraipen berezia egingo dugu 24 orduz Hamaika Telebistan

2019-12-04
Abenduak 5etik 8ra arte euskal kulturaren erdigune bihurtuko da Durangoko Landako gunea. Hamaika Telebistak gau eta egun emisio berezia eskainiko du, Gurean Gaur Da! Albistegi berezia jorratuz eta zuzeneko emanaldiak eskainiz.
Ehunka herritar atera dira goizean Iruñeko egunaz gozatzera

2019-11-29
Azaroaren 29a jai eguna da hiriburuan San Saturnino festa dela eta. Goizean ehunka herritar atera dira alde zaharreko kaleetara jai egunaz eta giroaz gozatzera
Bilboko Udalak 400 jarduera baino gehiago antolatu ditu Gabonetarako

2019-11-26
Proiektuak jarduera programa zabala aurkeztu du. Gabonen baitan, 400 jaruera baino gehiago antolatu ditu Bilboko Udalak. Azaroaren 27an hasiera emango zaio egitarauari. Berritasun gisa, izotz ekologikoaren pista Areatzan egongo da aurten, eta tamaina bikoitza izango du iazkoarekin alderatuta: 800 metro.
Mundu digitalak presentzia handia izango du Durangoko Azokan

2019-11-20
54. edizioa du aurten Durangoko Azokak. Prentsaurrean aurkeztu dituzte egitarauaren xehetasun eta berezitasun guztiak. Landako gunean 405 nobedade aurkitu ahal izango ditu bertaratzen denak: liburuak, diskoak, adizkariak eta ikus-entzunezkoak, esaterako. Aurtengo beste berrikuntzetako bat, gainera, erakusmahaiena izango da. Antolatzaileen arabera, "gaur egungo estetikara" egokitu dituzte.
Gizarte bazterkeria jasaten duten pertsonen errealitatea landuko dute Homeless zinema jaialdian

2019-11-12
Bizitegi elkarteak antolatzen duen jaialdia da hau. Bertan, gizarte bazterketa pairatzen duten jendearekin lan egiten dute.
Lurrama, Ipar Euskal Herriko laborariak ezagutzeko azoka

2019-11-08
Azaroaren 8, 9 eta 10ean burutuko da Lurrama, Miarritzeko Irati erakustazokan. Duela 14 urte Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortua, nekazaritza herrikoiaren erakuslehio izan nahi du.
 
bannerra

bannerra