Skip to main content

Jaialdiak

Hiru egun falta dira Donostia osoa aztoratzeko

2014-05-20

Badator Olatu Talka. 2016. urtea irudikatzeko asmoarekin sortu zen proiektu parte-hartzailea hurrengo hiru egunetan iritsiko da Donostiara. Hiria hankaz gora jartzeko asmoarekin iritsiko da, eta Donostiako txoko guztietan topatu ahal izango ditugu ekimenak.

Ekainaren 1ean Ibilaldia ospatuko dute Gernikan

2014-05-15

Aurtengo Ibilaldia Gernika-Lumo eskualdeko bizilagun guztiena izatea nahi dute antolatzaileek. Hala baieztatu dute gaur goizean Bilbon egindako agerraldian. Gernikan ospatuko dute ekainaren 1ean . Seber Altube ikastolari egokitu zaio jaialdia antolatzea, baina ikastola horrek eskualde osoko ikasleak hartzen dituenez jaialdia eskualdeko herritar guztiena dela adierazi du Siera Enbetitia, Ibilaldiko koordinatzaileak.

Iruñeko hainbat ikastetxe kalejirak egiteko baimenik gabe utzi ditu Udalak

2020-02-21
Txantreako Bernart Etxepare ikastetxeko haurrek espaloitik egin dute ibilbidea eta udalak baimendutako kalejira Kanal kalean egin behar izan dute, eskola eremutik kilometro batetara.
Iruñeko Udalak debekatu egin du eskoletako ikasleen kalejirak auzoetako errepideetatik igarotzea

2020-02-12
2005eko neurria lehen aldiz 2020an aplikatuko du hiriburuko agintaritzak. Kaltetutako eskoletan zalantzak eragin ditu erabaki honek eta oposizioak boluntarioak ahalduntzeko eskatu du.
Imanol Zozaya (Noticias): "Duela 15 urteko araudia lehen aldiz aplikatuko dute inauterietako kalejirekin"

2020-02-12
Iruñeko Udalak ez ditu inauterietako eskola kalejira guztiak auzoetako bideetatik igarotzen baimenduko. 2005eko neurria lehen aldiz 2020an aplikatuko du hiriburuko agintaritzak. Kaltetutako eskoletan zalantzak eragin ditu erabaki honek eta oposizioak boluntarioak ahalduntzeko eskatu du.
Igandean hasiko dira Maskaradak, Altzürükün

2020-02-07
Altzürükün hasiko da Otsailaren 9an eta Garaibin amaitu Apirilaren 26an. 12 egun ezberdinetan ospatuko dira.
 
bannerra

bannerra