Skip to main content

Musika

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren egitaraua aurkeztu dute

2014-06-27

Donostiako Jazzaldiaren 49. edizioaren aurkezpena burutu dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Jaialdia uztailaren 23tik 27ra izango da, eta bertan 107 emanaldi izango dira, hauetatik 73 doan. Bestalde, Donostiako Jazzaldia Saria Toshiko Akiyoshi pianista eta orkestra zuzendariari emango diotela azaldu dute.

Berriz ere bueltan da Ezinean taldea

2014-03-21

Azpeitiko Ezinean laukoteak "Berriz" lan berria plazaratu du Oihuka diskoetxearekin. Euskarazko hardcore melodiko bizkorra dute aldarri, eta hasi orduko bukatzen den lana aurkeztu dute. Kantu bizkorrak eta letra zuzenak. Abiadura maite dute, baina mezuari garrantzia emanez. Datozen bi hilabeteetan kontzertu biratxoa egingo dute. Zuzenekoen datak taldearen web orrian ikus daitezke.

Mikel Markezekin "Zerbait Dabil Hor" diskoaz aritu gara

2013-11-22

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Mikel Markez musikari gipuzkoarra izan dugu. "Zerbait Dabil Hor" bere ibilbideko hamargarren diskoaz aritu gara. Lagun askorekin osatu duen lana da, eta era berean aurkeztu nahi luke zuzenean. Bestalde, bere musikagintzari errepasoa eman diogu.

BUELTAKA: ETSAIAK - Presoak S.O.S.

2020-08-13
ETSAIAK taldearen "Presoak S.O.S." diskoaren inguruko erreportajea. 1994 urtean argitaratu zen diskoaren nondik norakoak ezagutu ditugu Auo taldeko abeslari mitikoarekin kidearekin batera.
Hamaika Sessions I Dantz Point Tabakalera

2020-07-12
Marc Piñol DJaren sesioa Tabakalera x Dantz Point ekimenean, 2019ko abuztuak 8an egindakoa. Saioa Tabakaleraren eraikinaren ondoan egin zen (Donostia, Gipuzkoa). Dantz Festibalaren arima somatu daiteke: esperientzia ahaztezina. Bi horretan, abangoardiako musika eta musika elektronikoa sustatu du Dantz Point egitasmoak, Euskal Herriko toki esanguratsuetan diziplina ezberdinekin elkarrizketan. Dantz Point-ak kalitatezko sinonimo dira zentzu guztietan: musika, soinua, espazioa, artea, meteorologia, berrikuntza, malgutasuna, diziplina anitza eta giroa. Toki onenak musikaz eta arteaz bustita.
 
bannerra

bannerra