Skip to main content

Udala

San Fermin eguneko mezan, lehen lerroan eseri da Iruñeko alkatea

2020-07-07
Oposiziotik EH Bilduk sare sozialen bidez faltsukeria leporatu dio gaurko adierazpenengatik Enrique Maiari eta mezara bertaratu izana kritikatu du .
Uztailaren 6an jende pilaketak saihesteko plangintzaz galdetu dio oposizioak Iruñeko Udalari

2020-06-24
Geroa Baik Sanferminetako mahaia noiz deituko duen azaltzeko eskatu zuen batzordean eta hortik EH Bildu eta PSNrekin batera bertan behera gelditutako txupinazo eguneko planaz azalpenak ematera deitu zuten udal agintaritza.
Alonsotegiko bi alkate ohi ustelkeriagatik auzipetu ditu Bizkaiko Auzitegiak

2020-06-12
Alonsotegiko EAJko bi alkate ohi, hiru abokatu eta arkitekto bat auzipetu ditu Bizkaiko Probintzia Auzitegiak, ustelkeria delitua egotzita. EH Bilduk salaketa bat jarri ondoren, 2014an hasi ziren auzipetuak ikertzen.
Labriteko zubiaren konponketaren ondorio ekonomikoak eta juridikoak "baloratzeko" eskatu du EH Bilduk

2020-06-05
2016az geroztik erortzeko arriskua duela eta itxita dago Iruñeko Zabalgunea eta Alde Zaharra lotzen dituen igarobidea. 2010an ireki zuten eta 680.000 euroko kostua izan zuen. Konponketa lanen kostua aurreikusita hiriburuko EH Bilduk hondamen espedientea irekitzeko eskatu du.
Iñigo Hernando: "Milioi bat euro bideratuko ditugu merkatari, ostalari eta langileak laguntzeko"

2020-05-21
Covid 19 gaitzak eragindako izurriak ondorio tragikoak izateaz gain, sektore ekonomikoak modu nabarmenean kaltetu ditu. Egoera aurre egiteko, hainbat erakundeek talka planak eta neurri ezberdinak abiarazi dituzte. Horien artean, anbiziokoenetako bat, Galdakaoko udalak abian jarritakoa dago. Iñigo Hernando alkateak azaldu digun gisara, "milioi bat euro" bideratuko dituzte merkataritzei zein ostalaritza sustatzeko, beste 500000 familiak laguntzeko eta Bizkaiko foru aldundiarekin batera beste 300000 gizarte ekintzarako. Honatx elkarrizketaren aurrerapena.
Labriteko zubia berreraikitzea "bideragarria" dela adierazi du Iruñeko Udalak

2020-05-20
Iruñeko Udalak azaldu du "bideragarria" dela hura konpontzea, azkeneko hilabeteetan burututako txosten tekniko baten arabera. Hain zuzen, txostenean jaso dute "hainbat moldaketa" behar dituela zubiak, baina igarobidean "aldaketa estetikorik" egin gabe "bideragarria" dela hura konpontzea.
 
bannerra

bannerra