Skip to main content

Politika

Langabezia eta pobreziari aurre egiteko 150 neurri aurkeztu ditu EH Bilduk

2014-05-05

EH Bilduk langabezia eta pobreziari aurre egiteko 150 neurri aurkeztu ditu gaur Donostian. Egungo egoera ekonomiko eta soziala larritzat jotzen du koalizioak, eta horri buelta emateko proposamen zehatzak aurkeztu ditu. Hamar ataletan banatu dituzte 150 proposamenak, hiru oinarriren baitan: burujabetza praktikan jartzea, orain arteko norabidearen kontrako neurriak hartzea, eta eredu sozial berri bat eraikitzea.

Kataluniak hartutako norabidea izan dute aztergai San Telmon

2014-04-29

Atzo egindako mahai ingurua "Norabidea" blogaren aurkezpen ekitaldia izan zen. Jaume Lopez politologoa, Rita Marzoa kazetaria eta Salvador Cardus soziologoa izan ziren protagonistak. Independentziaren aldeko hautuaz hitz egin zuten.

Euskal presoen espetxealdia luzatzeko beste irizpide bat adostu du Auzitegi Nazionalak

2014-04-29

Bi epairen artean preso egindako denboraren likidazioak ez du eragin praktikorik izango gehienezko zigorra duten presoen kasuetan. Bi presoren eskaerei emandako erantzuna izan da, baina horien abokatuek jakinarazi dute helegitea aurkeztuko dutela eta Estrasburgora jotzeko prest daudela.

Lokarri elkarbizitza lantzen ari da

2014-04-25

Lokarrik azaldu du bere helburua ez dela gatazkako arazo guztiak bukatu arte lan egitea, hurrengo hogei urteetan euren esanetan amaituko ez direlako. Berria-ri jakinarazi dio bere lehentasuna "bakea eta elkarbizitza" lortzea dela, beste edozein gairi heldu aurretik; esaterako kontsultari.

Aralarrek EAJri erabakitze eskubidea Madrilen menpe ez uzteko eskatu dio

2014-04-24

Aralarrek erabakitze eskubidearen aurrean, Madrilen jarrera "lotsagabea" kritikatu du. Hala ere, horrek baino gehiago EAJren jarrerak kezka sortu diola esan du. Erabakitze eskubidea Madrilgo agintarien eta negoziaketen menpe ez jartzeko eskatu dio. Jarrera horrekin euskal herritarrei iruzur egiten diela esan du. Muga bakarra herritarren nahia dela azpimarratu du.

Mintegik hizkuntzaren aurkako genozidio handienak legearen baitan egin direla dio

2014-04-23

Hizkuntza eskubideen aurkako genozidio larrienak legearen baitan egin direla erantzun dio gaur Laura Mintegi EH Bilduko Legebiltzarreko bozeramaileak Mariano Rajoy Espainiako presidenteari. Atzo, presidenteak Carlos Urquijo Gobernuko ordezkariak Gipuzkoako zenbait udaletan kontratuak egiteko hizkuntza irizpideak ezartzeari jarritako salaketak defendatu zituen. Mintegik, ordea, azpimarratu du, “legearen baitan aritzeak” ez duela esan nahi jokabide hori “zilegia” denik.

 
bannerra

bannerra