Skip to main content

Albisteak

La Naval-eko langileek lan karga gehitzeko eskatu diote Muruetako Ontziolari

2014-02-10

Sestaoko La Naval ontziolako langileek elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, Murueta Ontziolako egoitzaren aurrean. Lan karga gehiago da zehazki eskatzen dutena. Bide horretan, protesta eta ekintza gehiago egingo dituztela adierazi dute langileek.

Herritarrekin egindako partaidetza lana liburura eraman du Gipuzkoako aldundiak

2014-02-10

Gipuzkoako Foru Aldundiak liburu bat aurkeztu du. Bertan azken bi urteetan herritarrekin egindako lana azaltzen da; herritarren testigantzak, bileretako gaiak, euren kezkak... Partaidetza sustatzea zen aldundiaren asmoa.

MCCk eta Fagor Etxetresnak-ek langileak gutxietsi dituztela salatu du ELA sindikatuak

2014-02-10

MCCk eta Fagor Etxetresnak-ek langileak mespretxatzen dituztela salatu du ELA Sindikatuak. Grumal eta Edesa ixtea erabaki dutela azaldu du sindikatuak, eta bazkide ez diren langile guziak kaleratuko dituztela aurreratu du. ELAren ustez, erabaki hauek hartuta multinazional zikoitzen pare jokatu dute Fagorrek eta Mondragonek, 335 langileren egoera axola ez zaiela garbi utziz.

Herri Urratsek Frantziari "hordagoa" bota nahi dio

2014-02-07

Frantziak egindako erasoen aurrean babes zabala lortu nahi dute aurtengo Herri Urratsen. Maiatzaren 11n izango da zita. Eta, urtero bezala, euskara eta Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia euskaldunen elkargune izatea dute helburu.

Hamaika Telebistak eta Usurbilgo Udalak hitzarmena sinatu dute

2014-02-07

Hamaika Telebistak eta Usurbilgo Udalak hitzarmena sinatu dute gaur goizean Usurbilgo udalean. Honi esker, Hamaika Telebistak 6000 euroko dirulaguntza jasoko du. Trukean, telebistak Usurbilgo ekimenen berri emango du. Mertxe Aizpurua alkateak adierazi du beharrezkoa dela erakundeek halako ekimenetan parte hartzea. Bestalde, Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendariak esan du etorkizunean ere beharrezkoa izango dela halako hitzarmenak egitea.

Alderdi guztiek Donostiako Udalean euskaraz aritzearen aldeko konpromisoa hartu dute

2014-02-06

Alderdiek bat egin dute Donostiako Udalean "Udalean ere euskaraz" ekimenean. Bertako langileei zuzendutako ekimenak administrazion euskara erabiltzea du helburu. Juan Karlos Izagirre alkateak eta Nerea Txapartegi euskara arduradunak azaldu dutenez, herritarren eskubidea da nahi duten hizkuntzan artatzea. Besteak beste, konpromiso honen adierazle, datorren otsailaren 21ean mosaiko erraldoi bat egingo dute.

 
bannerra

bannerra