Skip to main content

Albisteak

Espainiako espetxeetako presoak Zaballako kartzelan biltzeko eskatuko du EPPK-k

2014-02-17

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak Espainiako espetxeetan preso dauden presoak Zaballako kartzelara lekualdatzeko eskaerak jarriko ditu martxan. Frantziako presondegietan daudenek, berriz, Euskal Herritik gertuen dagoen kartzelan biltzea galdegingo dute. Egoeren eta kartzela urteen araberako sailkapen bat osatu du EPPK-k.

"Zazpi aldiz elur" ikuskizunak elurretara darama Laboa

2014-02-14

Mireia Gabilondo zuzendari, Tanttaka Teatroak "Zazpi aldiz elur" ikuskizuna aurkeztu du Donostian. Mikel Laboaren alde ezagun zein ezezagunak oholtza gainean jarriko ditu kantua, poesia eta antzerkia biltzen dituen lanak. Asteburu honetan Donostian emanaldia eskaini ostean, Euskal Herriko birari ekingo diote.

Urtarrilean %1,5 jaitsi dira prezioak Hego Euskal Herrian

2014-02-14

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) behera egin du nabarmen urtarrilean Hego Euskal Herrian, INE Espainiako Estatistika Institutuak plazaratu dituen datuek erakusten dutenez.

EAEko fiskal nagusiak erraustegiaren desfase ekonomikoaren ikerketa artxibatu du

2014-02-14

Juan Kalparsoro, EAEko fiskal nagusiak behin behinean artxibatu du Zubietako erraustegiaren desfase ekonomikoari buruzko ikerketa. Haren arabera, ez dago nahikoa froga salaketarik jartzeko.

Akordioa lortu dute Finantzen Euskal Kontseiluan

2014-02-13

Finantzen Euskal Kontseiluan adostasun batetara iristea lortu dute Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko, Gipuzkoak eta Arabako Foru Aldundiek. Oztopo handiena enpresen balantzeak nola eguneratu adostea bazirudien ere, azkenean akordioa lortu dute, eta honen arabera, Gipuzkoak eta Arabak ez dute jarri beharko Ekarpen Legearen arabera zegozkiena. Jaurlaritzak 10 milioi euro emango dizkie, 7,8 Gpuzkoari eta 2,2 Arabari, azken hauek jarri behar dutena ordezkatzeko

Epaiak argudio juridikorik ez duela dio Itxas Aurrek

2014-02-13

Itxas Aurre plataformak, honen abokatuak eta Herri Kontseiluak agerraldia egin dute Igeldon, EAEko Auzitegiak hartutako erabakiaren aurrean balorazioa egiteko. Oso haserre agertu dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren dekretua behin behinean bertan behera utzi dutelako. Juan Landa abokatuak adierazi du epaia hutsala dela, aurreiritzietan oinarritu eta ez duela inongo argudio juridikorik biltzen. Horrenbestez, epaia errekurrituko dutela iragarri du.

 
bannerra

bannerra