Skip to main content
bannerra

Albisteak

PSE-EEk ez du babesten Donostiako udal taldeak atxiloketak gaitzetsi izana

2014-01-10

Idoia Mendiak baieztatu duenez, PSE-EE alderdiak ez du babesten Donostiako udal taldeak asteazkeneko atxiloketak gaitzetsi izana. Gainera, Barne Ministerioak atxiloketa gauzatu baino lehenago haren berri ematea "justifikatu ezinezkoa" dela esan du Mendiak, ikerketa bera arriskuan jarri zuela argudiatuz.

Atxilotuak askatzeko eskatu dute hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalek Bilbon

2014-01-10

EPPKren bitartekaritza taldeko kideen kontrako polizia operazioa salatzeko agerraldia egin dute gaur Bilbon hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalek "konponbideari erasorik ez" lelopean. Presoen eskubideak errespetatzeko eta atxilotuak askatzeko eskatu dute. Era berean Espainiako Gobernuak bake prozesua geldiarazteko antolatutako estrategiaren adierazgarritzat jo dute operazio hau.

Ikusi eta Ikasi programa berriz ere martxan da

2014-01-10

Bilboko udalak Topagunea erakundearekin batera Ikusi eta Ikasi ekimena jarri du abian. Euskara, aisia eta hezkuntza bateratzeko helburua duen ekimenak 10 urte bete berri ditu.

Bilboko Udalaren gabonetako eskaintza ezagutu nahi al duzu?

2013-12-20

Bilboko Udalaren gabonetako eskaintza ezagutu nahi al duzu? Ba bideo honetan horren berri emango dizugu, eskaintza zabala baita.

Athletic kluba lasai dago legea beti bete dutelako

2013-12-17

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak  adierazi duenez taldeak ez du  Europako Batzordeko eskaera ofizialik jaso. Hala ere San Mames Barria elkarteko bazkideei zenbait datu argitzea eskatu dizkietela baieztatu du. Urrutia lasai agertu da taldeak bere ibilbide osoan  legea beti bete duela baieztatuz.

Ramon Labaien politikari ohia zendu da

2013-12-16

Pasa den larunbatean hil zen Ramon Labaien politikari ohi eta kulturzalea. 85 urte zituela zendu zen Donostia Ospitalean. Tolosan jaio zen 1928an. Gerra Zibila pairatu zuen, baita erbestea ere. Ikasketak Donostia eta Madril artean egin zituen, eta Franco ostean sartu zen politikagintzan. Donostiako alkate izan zen 1983tik 87ra bitarte, eta Frankismo osteko lehen Jaurlaritzako Kultura sailburua izan zen, Carlos Garaikoetxearen gobernuan. Azken urteetan Independentistak sareko kide izan zen, eta euskal presoen eskubideen aldeko hainbat ekimenetan parte hartu zuen. Gugan bego.

 
bannerra

bannerra