Skip to main content

Albisteak

Larunbatean Bertso Eguna izango da Donostian

2014-01-22

Bertso Egunak berrogeita bosgarren edizioa ospatuko du datorren larunbatean Donostian. Ohi bezala, egun osoko ekitaldia antolatu dute Donostiako Udalak eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Aurten, Azalera lelopean, generoa izango da Bertso Egunaren gain nagusia.

Gorantz goaz, GO GO! lelopean egingo da Euskal Eskola publikoen jaia

2014-01-22

Trenez heldu dira Balmasedako Mendia ikastolako umeak Bilbora. Pozik eta kantari jaitsi dira trenetik euren herrian ospatuko den Euskal Eskola publikoen jaia aurkezteko prest. Ekainaren 1ean egingo dute Euskal Eskola Publikoaren aldeko festa "Gorantz goaz, GO GO!" lelopean. Lelo honekin sistema publikoa gorantz gogoz doala irudikatu nahi dute. Baita Balmasedan euskararen erabilera indartuz doala ere.

10 urte eta gero Bilboko Konpartsak Gran Vian izango dira berriro ere

2014-01-21

10 urte eta gero Bilboko Konpartsetako aratusteetako desfilea Gran Via kalean egingo da. Ohar bidez jakinarazi dute berria  Bilboko Konpartsek. Atzoko Batzorde Mistoan adostu zuten desfilea aipatutako kaletik egingo zutela, eta alderdi politiko guztiek euren aldeko bozka eman zuten PPk izan ezik. Bilboko Konpartsek berriaren aurrean euren poza azaldu zuten.

2013an behera egin dute EAEko turismo datuek

2014-01-21

Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako datuen arabera 2013. urtea ez da ona izan Euskal Autonomia Erkidegoko turismoarentzat. Bidaiarien sarrerak eta gaualdiak %2,1 eta %3,1 jaitsi dira hurrenez hurren 2012. urtearekin alderatuta. Lurraldeka, Gipuzkoak bakarrik izan ditu datu positiboak.

INCOESAko langileek era aktiboan parte hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

2014-01-20

Incoesako langileek 238. eguna bete dute gaur greba mugagabean, enpresak ekoizpena deslokalizatu eta langileak Soria eta Extremadurara lekualdatzeko hartu zuen erabakiaren kontra. Bai enpresari zein konkurtsoko administratzaileari Bediako lan zentroa mantentzeko exijitu die langileek, hau bideragarria dela argudiatu ondoren. Halaber, Eusko Jaurlaritzari gatazkaren konponbidearen gakoa izatera pasatzeko eskatu die

Nerabezaroari begira hasi da Zinegoak jaialdia

2014-01-20

Gaur bertan hasi da Arriaga Antzokian Zinegoak Lesbo-gay-trans tematikadun filmak erakusten dituen nazioarteko zinemaldia eta hilaren 26a bitarte izango dugu gurean. Guztira 85 izango dira zinemaldiak erakutsiko dituen lanak, hauetako bost euskaldunak. Aurten haurtzaroari eta nerabezaroari begiratuko dioete bereziki Zinegoaken eta ohorezko saria Bok o Bok, San Petersburgeko jaialdiari emango diote.

 
bannerra

bannerra