Skip to main content

Albisteak

"Zenbakiz" trikitixa partiturak osatzeko on-line editorea kalean da

2014-02-25

Tirikitrauki musika dendak eta Iametza Interaktiboak "Zenbakiz" online editorea aurkeztu dute. Modu tradizionalean erabiltzen diren partitura "zifratuak" sortzeko balio duen ataria da. Sortzaileen arabera herraminta honekin edonork ikas dezake trikitia jotzen.

Gerra estrategiak atzean utzi eta bake klabean jartzeko eskatu dio Amaiurrek Espainiari

2014-02-24

Burua lur azpitik atera eta bake prozesuan parte har dezan eskatuko dio Amaiurrek Mariano Rajoiren Gobernuari. Bihar eta etzi egingo dute Espainiako Estatuaren egoerari buruzko eztabaida Madrilen, eta Amaiurrek bake eta normalizaziorako prozesuari emango dio lehentasuna. Euskal gizarteak aurrera egiteko hautua egin duen honetan, Espainia behin eta berriz oztopoak jartzen ari dela salatu du Amaiurrek.

Bake Prozesua irudietan

2014-02-21

Bake prozesua ekarri duten pauso esanguratsuenen errepasoa egin dugu bideo honetan.

Urkullu: "Urrats txikia, baina beharrezkoa da"

2014-02-21

Egiaztatze Batzordearen baieztapena erabateko armagabetzearen bidean urrats txikia baina beharrezkoa izan dela esan du Iñigo Urkulluk, Batzordearen lana berriz, fidagarria eta segurua dela esan du. Egiaztatze Batzordeareri babes osoa erakutsi dio Urkulluk, eta bere esku dagoena egiteko konpromisoa azaldu dio. ETAk egindako urratsa garrantzitsua dela onartu du baina beste agertoki bat nahi lukeela esan du, desarmatzea erabatekoa izango dena, hain zuzen ere.

"Euskararen bihozfera" abestiak alaituko du aurtengo Ibilaldia

2014-02-20

Ibilaldiak badu abestia. "Euskararen Bihozfera" kantuak alaituko du ekainaren 1ean Gernikako kaleetan ospatuko den Bizkaiko Ikastolen aldeko jaialdia. Jon Urriolabeitia eta bere lagun taldeak sortu dute abestia, zenbait musikariren laguntzarekin. Besteak beste, Gorka Leon, Jose Urruela eta Antton Uriarte musikariak izan ditu alboan. Nabarmendu dutenez, ska, reggea eta rock doinuak uztartzen dituen abesti oso alaia da. Dantzan egiteko oso aproposa.

Irrien Lagunak Klubak Irrizale sariak banatu ditu

2014-02-20

Irrien Lagunak Kluba duela hiru urte sortu zen Euskal Herria mailan haurren aisialdi gabeziaren aurrean. Urte hauetan asko garatu da proiektua eta egun Joxe Mari Agirretxek kluba pailazoak baino gehiago dela esan du. Aurrerantzean ere, erakunde eta udaletxeekin elkarlanean jarraitzeko beharra dagoela azpimarratu dute.

 
bannerra

bannerra