Skip to main content

Albisteak

Brett Baileyk idatzi du Antzerkiaren Nazioarteko eguneko mezua

2014-03-27

Urtero bezala, martxoaren 27arekin Antzerki eguna ospatzen da mundu osoan. Eta urtero, munduko antzerkigile batek manifestu bat idazten du egun honetarako. Hegoafrikako Brett Baley antzerkigileak idatzi du manifestua. Munduko hainbat hizkuntzatara egokitutako manifestu honetan, egun gizarteak bizi duen egoera larria salatzen du Baleyk, eta antzoki eta eszenatokietako artisten aldetik konpromisorako aldarria egiten du.

Kristau Eskolen grebak jarraipen handia izan du sindikatuen arabera

2014-03-26

Mobilizazioek aurrera jarraituko dute, Kristau Eskoletako murrizketak salatu eta Lan Hitzarmenaren aplikazioa eskatzeko. Horrela adierazi dute sindikatuek. Orain arteko grebak jarraipen zabala izan du, deitzaileen arabera.

Gure Nahia elkarteak Kirol Talde Soziala aurkeztu du

2014-03-26

Gure Nahia Elkartasuna, gaixotasun arraroen alde egiten duen elkartea duela bi urte sortu zen. Orain, ordea, Kirol Elkarte Soziala sortzea erabaki dute. Iniziatibaren helburua, gaixo dauden haurrei eta haien familiei laguntza ematea da, haiengan esperantza piztea, eta baita kirola egiten ari diren bitartean haien arazoez ahazten laguntzea ere.

Katapulta Plataformaren eskutik sortzaileen erakustaldiak izango dira asteburuan Donostian

2014-03-25

Katapulta Plataformaren helburua, ideiak eta talentua, berritzeko indarra eta ahalmena duten pertsonak bilatzea da, inguruko sormen gaitasuna ahalik eta gehien garatu ahal izateko. Proiektuaren aurkezpena egiteko hainbat ekimen antolatu dituzte asteburu honetako. Donostia 2016ko egoitzan, Easo kalean, denetariko diziplinak ikusi ahal izango dira kultur sistemaren ahuleziei aurre egiteko helburuarekin.

Kutxabanken aferan gezurretan aritu izana leporatu dio EH Bilduk EAJri

2014-03-24

Kutxabanken aferan gezurretan aritu izana leporatu dio EH Bilduk EAJri. Koalizioak adierazi du CANekin egindakoa errepikatu nahi dutela EAJk eta PPk, pribatizazioaren bidea jarraituz eta gizarte ekintzaren arrasto guztiak ezabatuz. Bestelako eredu ekonomiko eta sozial justuago bat eraikitzeko deia egin dute.

Musika Parkean ekimenaren edizio berria hastear da

2014-03-24

Datorren apirilaren 12an ekingo diote Musika Parkean-en edizio berriari. Aieteko parkean izango da. Eguerdiko ordubietatik aurrera Lauroba eta Howdy taldeak arituko dira zuzenean. Azken bost urteetan jende ugari bildu du Donostiako hainbat parke igaro dituen ekimen honek. "Piknik"-a eta musika aitzakia paregabea izaten dira udako egueraldia aprobetxatuz lagun zein senideekin biltzeko. Beste urteetan bezala, aurten, iraila bitarte, honako parkeetan izango dira kontzertuak: Benartegi baserrian, Kristina Enean, Miramar Jauregian, Ulian eta Urgullen.

 
bannerra

bannerra