Skip to main content

Albisteak

Ikurriñaren aldeko eguna izango dute larunbatean Larrabetzun

2014-05-02

Maiatzaren hiruan ikurriñaren aldeko eguna ospatuko dute Larrabetzun. Ikurriñaren Aldeko Herri Batzordeak bultzatutako ospakizuna dugu hau eta Larrabetzuko herritar guztiak euren balkoi eta leihoetan ikurrina jartzera bultzatzea du heburu. Gurea ikurriña da lelopean eta jai giroan ospatuko dute eguna. Goizean goizetik hasiko dira ekimenak, umeentzako jolasak, bertsolariak, dantzak eta eguerdiko 13:00etan egingo duten Udal plenoak osatuko dute eguna.

Leok'k taldeak kontzertu berezia eskainiko du Zestoan

2014-04-30

Zestoako Leok'k taldeak, rocka euskaraz jorratu zuen lehenengoetako taldeak, larunbat honetan, maiatzaren 3an, kontzertu berezia eskainiko du  "Xebas Gogoan" izenarekin. Omenaldi sentitua eskainiko diote duela sei hilabete minbiziaren erruz zendu zen Sebastian Etxeberria Xebas taldeko bateria jotzaile zenari. Kontzertu berezi honetan Leok'k eta Gozategi taldeek joko dute.

Kashbad bueltan da "Arrakala" disko berriarekin

2014-04-30

Duela 14 urte musika tresnak zintzilikatu zituzten modu berdinean Txiki, Gorka, Sorkun eta Gorkita elkarrekin datoz berriro ere. Diska era naturalean ateratako 8 kantek osatzen dute eta bonus track gisara "Zuen eskaparateetan" kantak. Bi formatutan dao eskuragarri, LP eta CD.

Badator Herri Urrats Bernart Etxepare Lizeoari laguntzeko prest

2014-04-30

Badator Herri Urrats Iparraldeko ikastolen jaialdia. Aurtengo egitasmoa Bernart Etxepare Lizeoa eraikitzea izango da. Urtero bezela maiatzaren 11n Senpere aintzira inguratuko duen jaialdia izango da, eta bertan mota askotako ekimenak antolatu dituzte; horien artean, dantza emanaldiak, hauerrentzako gunea eta kontzertuak.

 

Maiatzaren lehen asteburuan hitzordu berria Arrietan

2014-04-30

Maiatzaren lehen igande honetan hitzordu berria izango dugu Arrietan. Beste behin Arrietako Lekukoartu nekazal elkarteak bultzatuta eta Arrietako Udalaren laguntzarekin, Nekazal eta Artisautza Azoka  bisitatu ahal izango dugu Bizkaiko herrian. Hile honetan, orturako landarak, landara apaingarriak, Errioxako ordo goxoak, musika tresnak eta etxean egindako ogi, pasta eta pastelak erosi ahal izango ditugu Arrietako nekazal eta artizautza azokan. Hoiek kanpotik etorriko direnak baina eskualdeko ekoizleak gertutik ezagutzeko aukera ere izango dugu.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako ekonomia sustatzera bideratuko du 2013ko superabita

2014-04-29

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2013ko kontuak onartu ditu. Hala azaldu du Larraitz Ugarte bozeramaileak goizean emandako prentsaurrekoan. Superabita 8,3 milioi eurokoa izan da eta Madrilek eman gabe zituen 58,1 milioi euroak gehietuz gero, 66,5 milioi eurora igotzen da kopurua. Diru hau Gipuzkoako ekonomia eta enplegua sustatzera bideratuko dituela iragarri du. Bestalde, Martin Garitano ahaldun nagusia, okerrik ezean, datorren astelehenean itzuliko dela lanera iragarri du.

 
bannerra

bannerra